kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Sua nahi, Mr. Churchill? / Koldo Izagirre / Susa, 2005

Poetaren itsasoa Alvaro Rabelli / El País, 2006-07-24

Astiro bada ere, eta literatura handiagoen uberan, euskal narrazioak ikasi du kostak egiten, kostata. Azken urteotan horretan ere ahalegindu izan dira Patxi Iturregi, Edorta Jimenez eta beste hainbat idazle. Horiek guztiek portuan eta itsasoan narrazioaren geografia aurkitu dute. Baina, poetak dira geografia horri metafora ere gehitzeko gauza direnak, itsasoaren metafora iradokitzailea. Poetak, eta ez narratzaileak, izan dira itsasoari hamaika modutan kantatu izan diotenak. Orain baina, Koldo Izagirreren eskutik gauza biak ditugu liburu bakar batean. Sua nahi, Mr. Churchill? ipuin-bilduman. Izagirrek itsasoko geografiari metaforaren indar iradokitzailea erantsi dio; horra zergatik, liburuaren azpitituluak salatzen duenez, bilduma hau egilearen beraren Non dago Basques’ Harbour poesia liburuaren irudiaz hornitzen den. Modu horretan Izagirrek indar handiko prosa lirikoa lortu du bilduma honetan.

Izagirrek ez dio bakarrik itsasoak dakarren lan eta bizimodu latzari kantatzen, baizik eta gerra zibilean eta osteko frankismoan girotuta, galtzaileen erresistentziari eta matxinada txiki-handiei kantatzen die. Hauetan Izagirreren lanetan ohikoak diren pertsonaia agirretarrak azaltzen dira, pertsonaia ezagunak batzuetan, gehienetan anonimoak, beti galtzaileak izan arren, iraultzaren bila etsi egiten ez dutenak.

Berriro egilearen prosa sendoa nabarmendu beharrean gaude, euskal literaturaren onenetako bat. Prosa sendo horri, esan bezala, irudi liriko gogoangarriak gehitzen jakin du egileak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak