kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Gorputzeko humoreak / Angel Erro / Alberdania, 2005

Hatxe baten diferentzia Igor Estankona / Deia, 2006-02-28

“Eta harkadian ni” (2002) harrigarriaren bidetik idatzia, “Gorputzeko humoreak” Angel Erroren beste jolas serio bat da. Irakurtzeaz, liburuetaz zein idaztearen ariketa urragarri bezain gozoaz hitz egin gura izan du burlatarrak oraingoan ere, baina orduko hartan legez lirika, filosofia, deskripzioa, poza, tristura, elegantzia, erotismoa… dena kabitu arazten du orrialde eskas batzuetan.

Lehenagotik idatzita dauden poema batzuen itzulpena (translazioa esan behar ote genuke, hobe?) dakarkigula ematen du batzuetan. Hain da klasikoa edukiontzia, non edukinaren eiteak ez baitu ardura zelakoa den: dena elegantziaz sartzen zaio Errori epigrama batzuetan, edo Kavafis gogorarazten duten pieza fin horietako batean.

Eta ez du gogorarazten Alexandriarra bakarrik. Ni behinik behin, Joseba Sarrionandiaren “Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak” gogoangarriraino eramaten nau Angel Errok. Bikaintasunaren bidetik gozatu ederra hartu dut oraingoan ere, imaginatuz Iurretakoak aurkeztu zizkigun Lucretius Carus, Quintus Ennius edo Petronius Arbiter haien eskolako hizkera fina aditzen ari nintzela. Baina orduan iduri luke Angel Errok ez duela ezer egin, edo kopiatzen dela ona. Bada ez: Erroren poesigintzak kanpoa eta barnea ditu landu-landuak. Heriotza bezalako amets handiei buruz idazteko balioko lukeen tonuan gaur-gaurkoak diren gai publikoetaz hitz egiteko kapaz da idazlea, edo berari goizean gertatu zaion zeozertaz. Gainera halako eroritasun elegante bat dario liburuari, ez dena patetismoa, ezpada urruntasun kalkulatu bat, larregikeria ekidin gura duena.

“Gorputzeko humoreak” honek badu kantitate oso txikietan baino aurkitzen ez den zerbait, bila ibili arren izkin egiten digun gai fin eta ia ikusezin bat: originaltasun poetikoa. Begiak itxi eta norbaitek goraki irakurriko baligu liburu honetako poema bat, irakurle berriak bagina esango genuke desberdin ematen duela belarrira, eta lehenagotik ezagutuko bagenu baietz egingo genuke buruarekin, Erroren poema bat dela.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak