kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Bihotz gosetien kluba / Xabier Mendiguren E. / Elkar, 2005

Bihotz gosetien kluba M. Egimendi / Aizu!, 2006-03

“Ondo amaitzen diren istorioak ditut nik gustuko”. Inori holakorik entzunez gero eta noizbait liburu bat oparitzea pentsatuta edukiz gero, ez hautatu Xabier Mendigurenen ipuin bilduma hau. Irakurtzen hasterako, izenburuak berak eman diezaguke zer pentsatua, goseti hitzak ez baitu gure gizartean ospe handirik. Eta irakurketak baieztatu egiten du hasierako susmoa.

Dena dela, batzuei amaiera zoriontsurik gabeko ipuinak ez gustatzeak ez gaitu eraman behar liburua gomendagarria ez denik erabakitzera. Bost ipuinek osatzen dute Bihotz gosetien kluba, eta denek dute ezaugarri bat komunean: oso amaiera irekia dutenez gero, irakurlea irudikatzera bultzatzen dute, eta protagonistei etorkizunean zer gertatuko ote zaien pentsatzen jartzen da ezinbestean, hau da, irakurlea ipuinaren balizko amaieraren “sortzaile” bihurtzen da. Bestalde, gehienak errealitatean ezagutzen ditugun istorioen modukoak direnez, edozein egunetan gutako edonori edo lagunen bati gerta dakizkionak, ipuin irakurterrazak dira, agertzen diren sentimenduak ezagun egiten zaizkigulako. Protagonista guztiak dira bihotz gosetiak, denak maitasunez gose, baina amodio kontuetan ez dute zorte handirik. Batzuk, ezin patetikoagoak, amorrua ematerainokoak; eta beste batzuk, aldiz, irribarre triste eta samur baten eragileak.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak