« Desioaren ibilerak | Desioa tranbiaz datorrenekoa »
No (Poema akrilikoak) / Patxi Salaberri / Pamiela, 2005
Noaren bide zabalak Jon Kortazar / El País, 2006-01-14
Liburuari emandako izenburuarekin, No. Poema akrilikoak, hainbat irakurketa posible eskaintzen edo zabaltzen ditu Patxi Salaberrik. No izena gauza asko da. Agian, gazteleraz ezetza esateko hitza dakar orrialdetara. To eta no, adibidez, Alfontso Irigoienen poema liburu baten izenburua gogora ekartzen duena. No, Japoniako antzerki mota baten izena ere bada, eta han dantza, kanta, mimoa, musika, errezitatua eta elkarrizketa biltzen dira. Horrelako zerbait gertatzen dela, iruditzen zait, liburu honetan. Hau da, ezetza, egonezina munduaren aurrean, eta era berean maitasun elkarrizketa, eta generoen tonu nahasketa: bakarrizketa eta deia bilduz eta agertuz.
Poesia eta pintura. Izenburuaren bigarren aldeak, baina, liburua egokitu den aldeari begiratzen dio: hau da liburua moldatzeko orduan, pinturak, akriliko horrek, pisu handia du: poemak horrela, pinturarekin elkarrizketan hasten dira, eta bide bat eratzen dute: “Lau maila baino ez / lurrazaletik leizera / garamatzan / zurubiarenak”. Eta lau bide horiek osatuko ditu poema liburuak, gizakia bere bakartasunean aurkitu arte: “Erretratua (Gizon bakartua)”.
Maitasunezko poemak. Bidean baina, poeta zuka ari zaio maite duenari, eta bigarren elkarrizketa osatzen du, batez ere liburuaren lehen aldietan. Baina laster aldatzen da tonua, poetak, ironiarekin bada ere, munduko galdera nagusiei eusten dielako, nora ezaren zentzua bilakatzeko.
Baina poesia honetan badago zerbait biolentoa. Ez da soilik, adibidez, lehen poeman erabiltzen diren aipamen garbiak: “karga plastikoa”, “detonadorea”, “kloratita-potea”, ez da soilik bortizkeriaren pean hiltzen den Kamleh al Shuli poetari egiten zaion omenaldia, bide batez adieraziz poesiaren eta bizitzaren artean dagoen muga oso fina dela, bada espresatzeko orduan gauzak zuzen-zuzenegi ene gusturako esateko modua, aurretik esandakoa: “Poesian baino ezin aurki ditzaketela / errealitatea ulertzeko gakoak, / errealitatean taxuz eragiteko parametroak”, ondoren ezeztatzeko joera: “Eta ene bizitzak? / Poesia ote du giltzarri / egunez egun bizitza iraungitzen didan dedikazio osoko lan / eskertugabeeak?”. Bata eta bestea aurrez aurre jartzeko zori horretan aurkitzen dut poesia honen tonu gogorra.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro