kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Gorputzeko humoreak / Angel Erro / Alberdania, 2005

Oro ez da errana Aritz Galarraga / Gara, 2005-12-24

Odola, karkaxa, behazun horia eta behazun beltza izan dira medikuntzaren historiako lau humoreak edo gorputzeko likidoak. Aspaldian uste zen osasunaren egoera likido horien orekaren baitan zegoela. Umore onarena ere hortik dator. Anjel Erroren oreka, ordea, beste lau jariakin hauengan dago, Gorputzeko humoreak bigarren poema bildumaren atalek adierazten duten moduan: melankolia, hazia, odola eta tinta. Horiek dira idazlearen humoreak, horiek gabe ez luke osasunik, ez bakerik.

Eta harkadian ni lehen poema sorta hark harrera beroa izan zuen publiko zein kritikaren aldetik eta poemagintza molde konkretu batekin lotu zen orduan, 2002-2003an, Anjel Erroren liburua. Molde klasikoak, epigramak, eglogak, Antzinaroa, neoklasizismoa, estetizismoa… idazle nafarraren jardunarekin erlazionatu ziren kontzeptuak ditugu. Oraingo honekin, baina, aurrerapauso bat eman nahi izan da. Erregela zehatzak atzean utzi eta jolasteko arau berriak asmatu dira, askeagoak, ikusmira zabalagokoak ere bai. Aurreko bide arrakastatsua erabat baztertu gabe (“CII. epigrama” horren adibide), libreago nabari da poeta, gauza berriak esperimentatzeko gogoarekin, jolaserako prest. Ez da erraza funtzionatu duen formula errepikatu ez eta eremu ezezagunak lantzera ausartzea, eta are gehiago abentura honetatik onik irtetea.

Aldea dago, beraz, lan batetik bestera. Forma aldetik, adibidez, lehen liburuko eglogak eta, batez ere, epigramak zirenak molde solteko poemak bilakatu dira, askeagoak bai baina barne egitura eta erritmo landua gordetzen dutenak. Gaiak ere egunerokotasunarekin harreman handiagoa dute (lagunak, tabernak), gaur egungo gaiak dira (gerra, politika), eta gai unibertsalak direnekin nahasten dira, gaztetasuna, amodio-desamodioa, edertasuna… Erreferentzien ikuspegia ere zabaldu egin da; Ovidio eta Virgiliorekin batera John Donne eta Angelo Poliziano barrokoak, Antero de Quental, Cernuda, baina baita Pet Shop Boys, Moby, Ruper edota pop musikari andana ere; dena baita erreferente, dena gure.

Beste ezeren gainetik, umorea du ezaugarritzat lan honek. Izenburutik hasita gainera. Umore sotila, isila, irribarrearen aldekoa nahi bada, baina gainera zirikatzailea, aho bilorik gabea, zintzoa. Liburua bera da zintzoa, oso. Irakurleak ez du bertan lastorik aurkituko, ez eta kerik ere. Irakurleak gaztetasunaz hitz egiten duen gazte bat aurkituko du liburu honen orri artean, gazteen edertasunaz mintzo dena. Beste garai “heroikoago” batzuen nostalgia beharturik erakutsi gabe, gaur egungo garaiak “garai heroikoak” bezala definitzen ditu Anjel Errok. Hala izendatu du, gainera, poema liburu honen bizkarrezur den poema sorta.

Kosta egingo zaio agian liburu honi lehenaren itzala gainetik kentzea. Ni neu ere etengabe ari naiz biak alderatzen. Baina hori du lehen liburu hain ona idazteak: ondorengoari gehiago eskatuko zaiola. Hala ere, itzal egiten badio, ez da izango Gorputzeko humoreak honek lehenaren marka berdintzen ez duelako; gehiago izango da beste motibo batzuengatik, sorpresa efektua ez duelako edo gurean hain “exotikoa” den biderik hartu ez duelako. Eta harkadian ni liburuan, famako egin den lerro bat irakurri genuen: “Oro errana da, baina ez nik”. Lerrotxo bat baino ez da, baina idazlearen jarduna, justifikatu beharko balitz, justifikatzen duen esaldi borobila da. Oro ez da esana beraz, nik esan ez dudan neurrian, nire ahotsaren ñabardurak berri egin ez duen heinean. Oro esateke eta esateko dago beraz.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak