« Hamaika galdera liburu baten aurrean | Ez dakizu, baina… »
Note Book / Pako Aristi / Erein, 2005
Egunero idaztea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-11-18
Idazle izateko, idazle ona izateko alegia (nahiz ez dakidan azaltzen zer den idazle ona, jakin badakit ere zer ez den), egunero idatzi behar, sukaldari txukuna izateko egunero aritu behar den bezala sukaldean, eta maratoilari ona izateko egunero errepidean ibili beharra dagoen bezala. Idazlearen sekreturik behinena ez da erabiltzen duen paper klasea, eskuan hartzen duen luma, hatzak korritzen duten ordenadorea, idazten ari den bitartean edaten dituen litroak (kafea edo beste), erasaten dioten ordu txepelen neurria (eta denok ditugu ordu txepelak ez ezik, baita aldrebesak, zoritxarrekoak eta suizidatzeko gogoa ekartzen digutenak ere): idazlearen sekreturik behinena egunero idazten ematen dituen orduen kopurua da. Eta, txorakeria badirudi ere, idazleak lanean sartzen dituen orduak erabakigarriak gertatzen zaizkio maiz, talentua eta hizkuntzaren sena dituenari.
Liburu hau egunero idaztearen fruitu da; baina fruitu goiztiarra. Pako Aristik egunero idazten du, egunkarientzat edo bere buruarentzat, eta egunero idatzitako testu horien bilduma da liburu hau. Testu laburrak dira, gehienak, eta egunerokotasunari lotuta daude, ez kanpoko egunerokotasunari soilik, baita barneko egunerokotasunari. Noiz edo noiz kanpoa eta barnea bat badatoz ere, gehienetan ez da halakorik gertatzen, barne egunerokotasunak bere arauak baititu, bere arauak eta bere ibilbideak.
Idazlearen barnea, askotan, oso beteta egoten da jendez, txoriz edo mendiz. Horregatik ez da idazlea sekula bakarrik egoten, bakarrik egonda ere, asko baitira berarekin daudenak, iraganekoak eta orainekoak, urrunekoak eta hurbilekoak. Idaztea gurekin dauden izakiekin hitz egitea baino ez da, bakoitzari esan behar zaiona hitzen kutxan bilatzea. Idazlea sekula ez da bat, bi ere izan daiteke. Izan daiteke kazetari eta izan daiteke idazle, kazetari bezainbat idazle, idazle adinako kazetari. Idazle batzuentzat kazetari lanak literatur lanaren zirriborro, saio eta ahalegin dira. Bestelako idazleek ongi bereizten dituzte kazetari lanak eta literatur lanak. Liburu honetan Pako Aristi kazetaria ageri zaigu: kazetari txukun bezain arina. Egunero idazten duen kazetaria.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi