kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Nola hustu nuen gurasoen etxea / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2005

Nola hustu nuen gurasoen etxea Mikel Garmendia / Zabalik, 2005-07-28

Liburuaren lehen partea saiakera laburtzat jo dezakegu, oinordekotzari buruzko gogoeta bat baita: zer egin gurasoek bizi zirenean oparitu ez zizkiguten eta orain oinordekotzan jasotako objektuekin? Bigarren partean egilearen esperientzia pertsonala kontatzen zaigu: alaba bakarra, aita hil eta bi urtera hil zitzaion ama ere. Hala, bakar-bakarrik aurkituko da gurasoen etxea husten. Etxe isila, objektu isilez betea. Gurasoak bizitza osoan alabarenganako izan ziren bezain isilak. Isilpean eta ezkutaturik gorde nahi izan baitzuten iragana: juduak izaki, holokaustoaren oinordeko zuzenak izan baitziren.

Izan ere, etxea husteak lanak emango badizkio ere —bjektu batzuk gorde eta beste batzuk eman, saldu edo bota—, barrua hustu beharra antzematen zaio oroz gain Lydia Flemi. Nahasmendu-uneak izango ditu bizitzea suertatu zaion esperientzia horretan, zalantza ugari pilatuko zaizkio: objektuen esanahia, soinekoen balioa, idatzita aurkituko dituen gutunena. Eta, batez ere, behingoz lotura bat eten beharra: “Hitz gehiegi nuen haientzat, hitzean hain motz geratuak ziren gurasoentzat”.

Hala, behin barrua husturik, errazago egingo zaio, zentzu praktikoa erabiliz, gurasoen etxea hustea. Askatasun horrek, objektuak damurik eta beldurrik gobe oparitzera eramango duenak, gauza handi bat erakutsiko dio, gainera: ematea hartzea da. Eta amaitu ere, indarberriturik amaituko du kontakizuna: “Ez da ona malenkonian etsitzea”.

Laguntza-liburutzat ere har baitaiteke —psikoanalista dugu Lydia Flem—, hasi eta buka irakurtzen diren horietakoa dugu Zer Berri saileko azken emaitza. Arin eta eroso irakurtze horretan badu zerikusirik, noski, Joxan Elosegiren itzulpenak, ongi jaso eta fin bulkatu baititu euskarara jatorrizkoaren xehetasunak, ñabardurak eta, azken finean, giro osoa.

Oinordekotzaren azterketa ez dut esango aitzakia bat denik Lydia Flem-en kontakizun honetan, baina bai zubi bat benetan interesatzen zaion/zaigun horretara hurbiltzeko: hil ondoren ere noiz arte eta zer neurritan jarraitzen duten gugan munduratu gintuztenekiko loturek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak