kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Gutiziak / Askoren artean / Txalaparta, 2000

Gutiziak José Luis Padrón / Zabalik, 2000-12-16

Txalaparta argitaletxeak, “Emakume Idazleen Lantaldea”-ren ekimenez argitaratutako ipuin bilduma da Gutiziak. Interesgarria beti ere luma ezberdinen ispilu amankomunari begiratzearen gonbitea. Lore kolore ugariz beteriko erramu handia baita Gutiziak zaintzen duen gorputz leuna.

Emakume Idazleen Lantaldea iaz sortu zen hausnarketarako gunea da, izenak argi azaldu bezala idazleak diren emakumeak osatua. Bi giza baldintza horien nondik norakoak, zergaitiak, helburuak, bete beharrak edota ondorioak aztertu, eztabaidatu eta kultur erantzunak proposatzeko.

1999ko otsailetik hona lau bilera egin dituzte, honako herri hauetan: Arizkun, Markina, Donapaleu eta Mendexa. Lehen bileretako asmoa eta akordioa izan zen gaia jarrita ipuin edo narrazio bana idaztearena eta argitaratzearena. Aukeratutako gaia: Gutiziak. 29 idazle, adinez ezberdin, eta beste hainbeste narrazio, idatz-tankeraz anitzak, bildu dira, eta Mari Jose Olaziregik egin dio hitzaurrea liburuari.

“Esan beharrik ez dago emakumeok anitzak eta desberdinak direla elkarren artean. Anitzak eta desberdinak diren moduan, euren poetika, estiloa eta jarduera literarioak. Izan ere, emakumetasunak, zernahi delarik ere, ez baitu zertan ezaugarri zehatzez hornitu behar euren artelana. Euskal literatura aurpegi, ukitu, unibertso, itxura… propioz janzten ari dira eta liburu honek langintza eta aniztasun horiek erakusteko bitartekoa ere izan nahi du”.

Hona hemen gonbidapena eta partaideen izen-deiturak: Aurelia Arkotxa, Ainhoa Arozena, Aintzane Arrieta, Yolanda Arrieta, Begoña Bilbao, Itxaro Borda, Arrate Egaña, Idoia Etxeberria, Amaia Elosegi, Enkarni Genua, Aitzpea Goenaga, Maite Gonzalez Esnal, Lierni Ibargutxi, Arantxa Iturbe, Pili Kaltzada, Mariasun Landa, Goizalde Landabaso, Amaia Lasa, Miren Agur Meabe, Amaia Mendoza, Laura Mintegi, Esther Mugertza, Lourdes Oñederra, Jasone Osoro, Ixiar Rozas, Maribi Unamuno, Lourdes Unzueta, Edurne Urkiola eta Ana Urkiza.

29 idazlek elkarren ezagupidea egiten dute gurean. Eta aldarrikatu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak