« Berdin dio | Hitzak desmaskaratzen »
Itxoidazu Café de Passy-n / Xabier Etxeberria / Martin Etxeberria / Elkar, 2005
Dezepzioetan barrena Alvaro Rabelli / El País, 2005-06-27
Seguru nago anaia bikiak izatea gauza guztiz arrunta dena, baina bikiak izateaz gain idazleak izatea eta elkarrekin liburuak idaztea ez da hain ohikoa. Horrelakoak ditugu Zarauzko Martin eta Xabier Etxeberria anaiak, bikiak, biak idazleak eta oraingoan batera liburu bat idatzi dutenak. Itxoidazu Café de Passy-n du izenburu zarauztar anaiek idatzitako eleberriak. Benetako road movie-a.
Liburuan, hari bi, estilo bi eta sasoi bi landu dituzte: batean, gaur egun, bi anaia bikiek oporretan Frantzian gaindi egindako bidaia; bestean, ikasle euskaldun baten gorabeherak 70eko Parisen. Istorio edo ildo biak paraleloan doaz kontatuta, baina benetan komunean gauza bat dute nagusi, dezepzioa. Lehenengo ildoan X eta M anaiak ditugu, benetako Xabier eta Martinen alter ego-ak, baina benetako ezaugarriak hanpatuta.
Frantzian barrena doaz, Pariseraino, elkarrekin liburu bat idatzi nahian, eta aspaldiko lagun batzuk berriro ikusteko irrikan, milaka gorabehera, ezuste eta abentura biziko dute. Zati hau oso tonu arinean idatzita dago, X eta M etengabe ditugu elkarri ziri eta ezten. Elkarrizketa da nagusi zati horretan.
Liburuaren bigarren zatia, X eta M idatziz doazen zatia, pausatuagoa da, idazkera trinkoagoakoa. Deskribapena eta gogoetarako bidea gailentzen dira bertan. Patxi, zati honetako protagonista, 70eko Pariseko zurrunbiloan dago murgilduta, 68ko maiatzaren iraultzaren eta ETAren borrokaren giroak harrapatuta. Ahots bietan dezepzioa eta desilusioa izango dira nagusi, esan bezala.
Batean zein bestean idealizatuta dituzte pertsona, talde edo oroitzapen batzuk, baina zenbait gertaeraren ostean, dena olatuek aienatzen duten ametsen hareazko gaztelua bezalakoa izango da.
Batean desilusioak sentimentalagoak eta indibidualagoak dira; bestean, ideologikoagoak. Eta ororen gainetik, aurrera egiteko ezinbesteko beharra. Itxoidazu Café de Passy-n esku biez idatzi eta ahots bietan murgiltzera gonbidatzen gaituen eleberria da. Ahots biok hasieran sortzen duten zailtasuna gaindituta, eleberriak arintasuna lortzen du Frantziako bazterretan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez