kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin / Martin Etxeberria / Elkar, 2005

Arrunta ederrena denean Castillo Suarez / Beterriko Liburua, 2005-05

Batzuetan ez da beharrezkoa hitz asko erabiltzea poema on bat egiteko. Egia esan, eta poema guztiak gezurrezkoa diren arren, egia handiez eta txikiez eginda badaude, poema onak izaten dira. Nolanahi ere, egia bat —edozein dela bere tamaina— ez da nahikoa poema on bat egiteko. Hitzak behar dira. Aukeratutako hitzetan datza gakoa, eta niri Martin Etxeberriak egiten dituen hautuak gustatzen zaizkit, hitz arruntekoa baita bera.

“Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin” maitasun adierazpen bat da maite zaitut ozenki esan Babe, hitz hanpatuetan erori gabe: “Begiekin pentsatzen dudanal / idatzi nahiko nuke beti. / Azalaren hitzak erabili. / Maitaleen artean ere, / berak esaten omen baititu egia handienak.” Hurbilekoa da Etxeberriaren lana, beraren ustez, barrena mugitzen digutenak, hobeak egiten gaituztenak gertakari xumeak baitira: “Eta anaiaren eskutitzak, / eta zerutik karranka nekatuak eginez / gauean pasa diren antzarek, / eta parkean kieto mugitu ere egiten ez den zuhaitzak, / eta irratian ezustean jarri duten aspaldiko abestiak. / Horiek guztiek bai. Horiek guztiek pertsona hobeak garela sinistarazi digute, / pertsona hobeak egin gaituzte.”

Poesia dirdiratsutik ihes egiten du Etxeberriak, egunero errepikatzen diren gauzak aipatzen dituen aldetik, baina, berdin gisan, arruntak izanagatik, bizitzan behin erreparatzen diegun gertakizunak ageri direlako. Ohikoak (“Egunak, / sugandilen buztanak bezalakoak dira.”) edota isolatuak (“Larraitzen amona gaixotu zeneko hura / etorri zait gaur burura”), baina betiere arruntak dira Etxeberriak hizpide dituenak, eta horretan, hain zuzen, datza bere indarra.

Bizitzari kate motzean lotzen zaio Etxeberria, sobera urrutiratzeak galbidera eramango ote duenaren beldurrez, eta bizikleta aukeratu du bere bidaietarako: oreka gordetzera behartzen duen ibilgailua (“bizikleta bat egingo dut / zure izenarekin orduan / eta poliki abituko naiz / gauetik arratserako bidean”); urrutira eramango ez dueea, oinezkoekin hitz egi-teko parada ematen diona.

Batzuetan adierazpenak inozoak direla ematen du, haurrek egindakoen gisakoak alegia, erabat gardenak diren aldetik. Alabaina, zintzoa izatea ez dago poetikotasunarekin haserre inondik ere: “Zer? / Galdetzen zenidan tarteka. / Ezer ez. / Asko maite zaitudala. / Baina zuri horrekl ez zizun balio.(…) Ez dakit. / Baina asko maite zaitut hala ere”.

Zintzoa da adierazpena, eta are zintzoagoa adierazia. Forma eta tonu aldetik gardenak dira poema guztiak, baina, aldi berean nabarrak eta koloretsuak: kolore bizi-bizirik gabekoak, baina ez horregatik indarrik gabekoak. Izan ere, askotan kolore biziek itsutu egiten dute irakurlea. Eta nekatu. Zauririk txikienak dira, zenbaitetan, beranduen senda-tzen direnak; xuxurlatzen diren hitzak gogoangarrienak.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak