« Bihotzetik begirada | Historiaren mamuak »
Capa / Edorta Jimenez / Elkar, 2005
Capa Ana Unanue / Aizu!, 2005-06
Istorioa: Robert Capa (Budapest, 1913 – Indotxina, 1954) prentsako argazkilaritza modernoaren aitatzat jotzen denaren bizitza da, Caparen beraren argazkiekin eta kronologia batekin osatua.
Emaitza: biografia arin eta bizia, bere baitan XX. mendeko historiaren atal garrantzitsuenetakoak biltzen dituena. Edorta Jimenezek berak esana da Caparen bizitza mendearen hiru herenen kronika dela. Izan ere, hungariar jatorriko argazkilaria bost gerratan izan zen lanean (horien artean, Espainiako Gerra Zibilean), eta Normandiako lehorreratzea edo Israelen sorrera bezalako gertaeren lekuko zuzena izan zen. Liburuak asko du dibulgaziotik, eta, zenbait ataletan, baita didaktikotik ere, Elkar-en Biografia saila irakurle gazteei zuzenduta baitago, baina datu berriak ere eskaintzen ditu. Jimenezek artxiboetan arakatu du Caparen Euskal Herriko ibilerak zehatz-mehatz kontatu ahal izateko, eta ikerketa lan horri esker dakigu, adibidez, Parisen badirela Bizkaian egindako 700dik gora argazki, gehienak ezezagunak guretzat. Ezkertiar konprometitu eta ausarta, gerraz gerra ibili arren (edo horrexegatik) gerra gorrotatzen zuena, eta, batez ere, bizizale amorratua. Horrelakoa da Jimenezek erretratatzen duen Capa. Pena hark argazkigintzaz eta gerraz esandako gutxi jaso izana. Caparen zenbait aipu aski ezagunak dira, eta agian merezi zuen liburuan horiek ere jasotzea, argazkilariaren pentsamolde eta mundu ikuskera osatzearren.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez