kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Jat / Goizalde Landabaso / Elea, 2005

Bihotzetik begirada Jon Kortazar / El País, 2005-05-30

2005. urteko apirilak jo duenean kaleratu da aurtengo lehen poema liburua. Bada esateko liburuaren industria ondo joango dela, baina ez dela hori poesiaren zeinua.

Argitaletxe berri baten eskutik, Elea Bilbon sortu den etxearen bidetik heldu da Goizalde Landabasoren Jat poema liburua, oso argitalpen zainduan, esan beharra dago. Denek, paperak, inpresioak, orrialdearen diseinuak, lan egin dute irakurraldi atsegin baten alde. Agian badago zeresanik bizkaieraren erabilerak liburuari ematen dion puntuari esker. Baina diglosiaz eta euskalkien erabileraz literaturaz hitz egiteak luze joko luke.

Baina liburuak bestalde beste zerbait ere adierazten du. “Jat” aditz laguntzaileak subjektibotasunaren mugetan jartzen gaitu: sortu zait, etorri zait. Poemak ez dira eraiki, sorturikoak dira, horrela adierazi du behintzat idazleak: aspaldi idatzitako poemak bilduman jarri omen ditu.

Maitasun poema laburrak dira gehienak, eta liburuaren egitura lanak ere horretara garamatza: Gu, Zu, Neu. Hiru zati garrantzitsu, hirua alor tematiko, nahiz eta gehienetan ni-aren aho poetikoak, hartu den ikuspegiak joera nagusia hartu duen.

Egunerokotasuna oinarri hartu da liburuan, eta maiz, hari bi hartu dira (5. poeman bezala) bakarrean bukatzeko poema, fakturaren zenbakien hoztasuna bikotearen historiarekin erkatzen denean.

Idazkeran, aitor dezadan, aspaldiko poesia mota baten oihartzunak entzun ditut. Ez dakit seguru baina, Amaia Lasaren poesiaren zantzua bezala: poesia agerikoa, hitz jokoa, irudimenaren zantzua, poema laburrak, lerro luze eta laburren arteko kontrajarpena, esaldiaren nagusitasuna, hitzen jokoetan elementu sinbolikoetan baino arreta handiagoa jartzea, inpresioaren idazkera…

Era berean arina eta gozoa da adierazteko moldea, bat-batean jabetzekoa, eta ez dira alperrik urteak joan, ironiak ere bere toki handia du. Alabaina, sentimenduak agintzen du testuaren barnean.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak