« Lehertu jako bihotza | Pentsatzen dugulako »
Odolean neraman / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2004
Futbolariaren bizitza Javier Rojo / El Correo, 2005-05-05
Joan Mari Irigoienek azken urte hauetako ohiturari jarraituz urtero nobela berri bat argitaratzen du. Azkenak “Odolean neraman” du izena eta futbolari baten bizitza kontatzea izan du oinarri, ospera heldu eta haren inguruan antolatzen direnak azaltzea, kirolean gizartearen metafora bilatuta. Futbolak, gure gizartean hain garrantzitsua izan arren, oso emaitza txikiak izan ditu literaturaren arloan. Ez dakit zergatik izan daitekeen, ohitura falta edo, baina boxeoa bezalako kirolak futbolak baino askoz interesgarriagoa dirudi giza-kondizioaren metafora eraikitzeko, batez ere galtzaileen ikuspuntua azaltzeko, boxeolaria azkenean beti galtzaile suertatzen delako. Futbolak, ordea, oraindik ez du bere baitan gordetzen galtzaileen ikuspuntu hori kontatzeko adinako indarrik. Denbora behar, balio sinboliko hauek bereganatzeko. Literatur tradizio faltak suposatzen duen oztopo honi aurre eginda, Irigoienek futbolari ospetsu baten ibilbidea kontatzeari ekin dio eta horren inguruan antolatzen den parafernalia kritikatu ere nahi izan du, idazle honek ohiko duen idazkera estilizatua lagun. Dena dela, nago nobela honek zerbait falta duela, ironia gehiago agian, futbola azken finean zelai batean pilota baten atzetik korrika egitea besterik ez baita.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi