kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Jat / Goizalde Landabaso / Elea, 2005

Lehertu jako bihotza Igor Estankona / Deia, 2005-05-04

Goizalde Landabaso lauso, ia-ia desegindako bat, babesgabea. “Jat” honetan ibiltzen dituen kaleak imagina ditzakegu, Bilbo melenkoniatsu batekoak dira. Berak ikusten duena ikus dezakegu, euria auto baten kristaletik behera trabes. Baina bere deserrotzearen sustrai sakonak, horiek ez, horiek ezin ditugu barrundatu. Bere konposizioen orainaldia ezagutzen dugu —poeman dago— baina ez dakigu noiz egin zioten oraindik dariola dagoen zauria, noiztik ari ote den osatzeko idazten. Bere buruarenganako gupida harrotasun etsitu batez janzten du, errebelatu egiten da guztiz errebelatu barik. Nahasmenduaren eta inpotentziaren arteko ez dakigu zein urmael baretan hartzen dute deskantsu poem hauek.

Liburu existentziala da “Jat”. Bildur barik aldarrika dezake hori idazleak, ezinezkoa da izkutatzea. Ezin uka daiteke, ezin disimula daiteke. Goizalde Landabasoren lana isiltasun ozen batean galtzen da, haizearen firi-fara altua ahul iritsiko balitzaio bezala eta benetan sorgarria, benetan garrantzitsua, norbere hustasuna balitz legez. “Jat” honetan poeta da protagonista bakarra. Hori ez dela milagroa esango duzue, baina poesia barru-barrukoa izateak ez dio zertan poetari beti protagonismo osoa eman. Idazlea bera da gauzenganako distanteago eta bere buruarekiko lotuago ageri. Jarrera kontua da, edo aldarte kontua: izpirituaren kokapenaz norberak daki ondoen.

Hobetu daiteke mundua? Senda gaitzake lumak? Pesimista al da Goizalderen poesia, edo arean mikatza bakarrik? Kantoiko eskalea, auzoko emakume jipoitua… hostorea bezala desegiten uzten ditu, bera desegin ahala. Eite guztietako elementu haustu horien bitartez irakurleak antolatu behar du balio-eskala propioa. Juzkurik ez dago, epaiketarik ez da egiten, eta ironia ere neurrian darabil. Distantea eta gordina da era berean “Jat”. Ez da erraza azaltzen, baina esango nuke nuke autoreak bete egiten duela liburua, ez diola ia arnasbiderik uzten. Eramangarriagoa izango litzeteke osterantzean, noski, baina “Jat”en meriturik handiena horixe da: bihotza beterik idatzi zela.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak