« Kezkak bideratzeko | Itsasondoko plazatik »
Bilbo dub kronikak / Paddy Rekalde / Susa, 2004
Bilbo dub kronikak Eneko Zuloaga / Igela, 2004-10
Deustuan 1964.ean jaioa, azken hamar urteetan zehar garatu du Paddy Rekaldek bere ibilbide literario garrantzitsuena. AEKren Aizu! aldizkarirako ipuinak idazten hasi zenetik liburu ezberdinak argitaratu ditu: Whisky koloreko gauak, Sex Abaroa edo Rebel Mayo Colorao kasu, hirurak Txalaparta argitaletxearen eskutik. Azken obra orain komentatuko dugun Bilbo dub kronikak (Susa, 2004) poema-liburua dugu, estilo zuzen eta garbian idatzitako berrogeita zortzi poemaz osatua.
Jon Kortazarrek, El Pais egunkarirako eginiko kritikan, zera idatzi zuen: “Rekaldek bihotzeko begiekin begiratu dio Bilbo berriari, betiko miseriak aurkitzeko asmoz”. Eta lortzen duela esango nuke inolako duda barik. Gaur egun Bilboz berba egitea aurrerapenei buruz berba egitea da, Guggenheim museoaz, tranbia eta pasealeku modernoetaz, turistak erakartzeko lekuez, etab. Galtzen ari da, edo galduta dago jada, Bilbok hamarkadetan zehar eduki duen esentzia edo izaera. Arestik bere poemetan deskribatzen zituen txokoak modernizatu egin dira eta lehenengo poematik bertatik islatzen du hori Rekaldek: “Zubi arteko hiri zahar eta epel hau / erruki batik bortxatu dute / jauntxo engominatuen bulegoetan (…) San Anton zubitik Deustukora erraz ikusten da / hiria top-model bat bihurtu nahi dutela”. Eta horren kontra egiten du idazleak nolabaiteko nostalgia kutsua duten deskribapenen bitartez: “Halaxe etorri zaizkit gogora garai bateko irudiak: ijitoak euren odolari abesten, txaloka, mozkorrak, jonkiak eta maiteminduak bazter batetik bestera (…)”. Gero eta ezezagunago dakusa Bilbo: “Ez da iraganmina (…) hauxe da kontua: / bazter hauetara zenbat eta gehiagotan itzuli / orduan eta ezezagunagoak egiten zaizkigula”. Bilbaok aurrera egin du, baina poetaren buruak txiki eta gazte denboran ikusitakoari heltzen dio batez be.
Hiriko jende marginala da liburu honetako protagonista nagusi, Las Cortes edo San Francisco kaleetako prostitutak, ibai inguruetan besoak zulatzen dituzten jonkiak, goizean goiz penak ginebraz betetako godaletetan itotzen dituzten mozkorrak edo arbola baten azpian betirako lotan dagoen gizona. Horrelakoek eta horrelakoei gertatutakoek betetzen dure liburua izenburuak dioskunari jarraituz (edo izenburuak gertakanei jarraituz), kronika labur baina latzek betetzen baitute obra heu, azken finean.
Aresti edo Bukowski bezalako idazleek ere badute lekurik liburuan bai zuzenki narrazio baten bitartez eta baita zeharka ere, bere influentzia aski nabaria baita (Rekaldek berak aitortu du) mintzagai dugun liburuan. Zenbait poematan Arestiren begiek bat egiten dute Bukowskiren lumarekin, Bukowskik Arestik ikusitakoa deskribatzen duela dirudi.
Poemen forma eta estiloari dagokionez, laburrak eta zuzenak dira, alkohol, marginalitate eta antzekoen txorrotada eskuzabal batez bustitako kronikak. Alabaina, irakurleak ez du metafora konplexurik topatuko gauzak ikusi legez papereratu dituelako Rekaldek, testuak gehiegi orraztu barik aurkezten ditu, ez du ez izenburu enigmatiko ez eta bertsolerro ulertezinik sartu arras ondo baitaki lerro artean izkutatzen den frankotiradoreak erabateko garrantzia daukala…
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi