kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Begiz jotako ipuinak / Askoren artean / COF, 2003

Ikustekoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-10-22

Badira ideia on batzuk (batzuk baino gehiago, dena esan behar bada), gero gauzatzerakoan zorte handirik ez dutenak. Esaterako liburu hau, itxuraz ederra da oso, bai kanpoko aldetik bai barnetik. Niri hala iruditzen zait, baina badakit badela jendea halakorik onartuko ez duenik, baina, jakina, denetik egon behar du mundu honetan, gazitik eta gozotik, onetik eta gaiztotik, denetik.

Ideia, esan bezala, zoragarria iruditzen zait (zenbat aldiz erabili ote dudan iritzi aditza, izan ere, iritzi-artikulua idazten ari naizela ematen du), begiz jotako ipuinak. Argazkilari batzuen lanak hartu eta zenbait idazlek lan horren inguruan testu bana idatzi dute, ipuin tankeran, edo ipuin antzean, ez baita gauza bera tankerakoa eta antzekoa. Artistak honako hauek dira: William Eggleston, Gabriele Basilico, Javier Vallhonrat, Frank Thiel, Candida Höffer, Nan Goldin, Gonzalo Puch, Xavier Ribas, Hannbah Collins, Andreas Gursky, Elena del Rivero (oso gustukoa dut artista hau, New York zegoen 11-Skoa gertatu zenean, oso gertu gainera), Tacita Dean, Koel-Peter Wilkin, Joan Fontcuberta, Esko Männikö..

Idazleak hauek dira: Lourdes Oñederra, Koldo izagirre, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Juan Garzia, Arantxa Iturbe, Xabier Montoia, Jon Alonso, Iban Zaldua, Unai Elorriaga, Inazio Mujika, Edorta Jimenez, Aurelia Arkotxa eta Joseba Sarrionandia.

Ideia berez ona izan arren, ez dut uste liburuak arrakasta handirik izan duenik. Niri, zinegotzi batek eman dit liburua, eta eskertu egin diot, nitaz gogoratu delako, ez beste batzuk bezala. Liburu piloa zeukan gordeta eta lastima da, txukuna baita oso.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak