« Oroitzapenezko begiratu lasaia | Ikustekoak »
Nire aitaren fusila / Hiner Saleem (Juan Kruz Igerabide) / Alberdania, 2004
Kurduen tragedia Javier Rojo / El Correo, 2004-10-20
Hiner Saleem idazle kurduaren eskutik datorkigu euskal itzulpenean “Nire aitaren fusila” izenburua duen nobela hau; nobela edo kronika hau, bietatik baitu liburu honek. Iraken bizi diren kurduen bizimodu garratza kontatzea du helburu, eta honetarako gazte baten bizitza erabili du ardaztzat. Idazleak ezaugarri berezia erabili du bere nobelan: pertsonaia horren ikuspuntutik, lehenengo pertsonan, gertakariak baizik ez dira kontatzen, gertakariak gertakarien atzean, beraien arteko loturarik ia planteatu gabe, haien gainetik hausnarketa handirik ia egin gabe. Gauzak hala, Azad Xero Selim-en ibilbidea ikusiko dugu, hauxe baita protagonistaren izena, 60ko eta 70ko hamarkadetan Irakiarren jazarpena pairatzen. Erakustsi egin nahi du idazleak, eta honetan zinegilea ere badela argi adierazten du. Baina bainbeste erakustearekin denboraren haria galtzen da askotan. Izan ere, irakurleak nekez jakin dezake protagonistaren bizitzaren zein puntutan kokatu behar den narrazioa eta zein puntutatik kontatzen duen narratzaileak bere istorioa… Herri baten tragedia kontatu nahi izan du, autobiografikoa dirudien adibide baten bidez, eta, nobela itxurapean egin badu ere, literaturari uko egin diola dirudi, hitzak soberan baileuden.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi