« Errealitateko mamuen ifrentzua | Zientziaren itxuran »
Konpainia noblean / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2004
Isilean gorde duguna, hitzetan Igor Estankona / Deia, 2004-10-12
Bartolok hankaperatutako Maritxu, Bereterretxeren hiltamu sakona, grazia miragarri batek berpiztutako hainbat pasarte ustez ezdeus, Italo Calvinoren pertsonaia bufo eta malenkoniatsuak diruditen geriatrikoko atso-agureek osatzen duten hari nagusia…eta oroz gain, edo dena bilduz, erritmoari eta hitz egokiari eskeinitako asti eta txera guztiak. Anjel Lertxundiren konpainia noblean egotea plazer hutsa izan da, paragrafo perfektu batek beste bati eman dio segida, txirikorda eder bat berakatz bakoitzaren edertasunak sortzen duelako.
Izan ginena eta garena elkarrizketan jarriz —“Barrurdin”, “Txomin”, “Bereterretxe”…— bi pieza erraldoi horiek elkarren artean uzten duten arrakal sakonetik sortu da liburua. Euskal unibertsoaren birkreazioa dela dirudi. Tradizioa ez, baina honen gainean guk egiten dugun interpretazioaren hutsezintasuna dudan jarriko balu legez, agirika egin du Lertxundik gure arbasoek esanda utzi zutenaren azalean, izkutatzen duenaren fikzioa egiteko batzutan, errepikapenak kamustutako punta zorrozteko beste batzutan.
Baliteke irakurlearen intuizioak berez asmatutakoak izatea goiko irudipen baieztaezin horiek, eta baliteke tradizioak gugana ekarritako unibertsoaren zatiak elkarren artean lotuz berez iristea, ia igarri barik, tesi horretara. Baina dudarik ez dago, bidea norberak egin behar duen arren, ezinezkoa dela abstrakzioa egitea, eta bisturiaz bereiztea liburu honen arima eta gorputza. Hainbeste edertasun zerbaiten zerbitzura dagoela pentsarazten dio bati, bidea eta helmuga biak bat direla, biak bat izan behar dutela derrigor. Agindu ere, bide ia ikusezin batetik agintzen du irakurlea Anduk, eta esaten dio: galtzadako harriak erakutsiko dizkizut, galtzada erakusten dizudan bitartean. Mosaikoaren eta teselen auzia, egiaz, akabu-bakoa da, baina kontua da Lertxundik hain modu arin eta gozoan idatzitako hausnarketa, ikasgai edo istorio bakoitza maisulan bat dela berez, eta denek batera osatzen duten irudia, ostera, konstelazio total bat.
Horregatik da hain gaitza lan honen aniztasuna trazu gutxi batzutan azaltzea. Detaileak koadro osoaren pigmentuak izan ohi ditu, miniaturak tamaina errealaren eitea duen legez. Gehiago ezin nezake esan, iruditzen baitzait azalpenak berak itoko lukeela, bere elokuentzia moderno eta iragankorrarekin, infinitutik etorri eta hain zuzen infinitura begira dagoen liburu honen xarma leuna.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez