« Zauriaren zornea | Isilean gorde duguna, hitzetan »
Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez / Susa, 2004
Errealitateko mamuen ifrentzua Alvaro Rabelli / El País, 2004-10-10
Eta handik gutxira gaur da Eider Rodriguez oreretarraren lehenengo liburua, IV Joseba Jaka literatur beka saria jaso duen liburua alegia. Lehenengo liburua eta aspaldiko partez ipuin-bilduma on bat goza dezagun egin digu. Beste generoen aldean ez dira asko, ez, urtean argitaratzen diren ipuin-bildumak, eta are gutxiago onak.
Ipuin-bilduma on guztiek bat-bateko eragina dute irakurleon baitan, irakurri ahala gupida gabe astindu eta alderik-alde zeharkatzen dituen indar magikoa nozitzen dute irakurleek. Horixe da ipuinen miraria, genero gutxik lor dezaketena. Bada, indar berezi hori sentitu ezean, nekez egon gaitezke ipuin on baten aurrean, noraezean sentitu behar da. Eiderren hamasei ipuinak irakurriko dituenak indar hori antzemango du, bai aurki. Eta antzeman zuten lehenengoetakoa Joseba Sarrionandia bera izan da. Sarrionandiak hitzaurre esanguratsua egin dio liburuari eta bertan literatura mamuen mundukoa dela ozen aldarrikatu digu, eta irakurleok gonbidatu ere egiten gaitu mamuen partera joatera literaturaren fikzioan murgiltzeko.
Literaturaren fikziozko ifrentzua izan liteke mamuen kastakoa Sarrionandiaren berbetan, halarik ere, errealitatearen beste aldea ez dateke Eiderren ipuinotan dabilen mamu bakarra. Arreta berebizikoa jarri behar zaie testuetan agertzen diren ausentziei eta gabeziei, ausentziak agertu ahal badira behintzat. Nire irudiko, hori da Eiderren ipuinen alderik interesgarriena, indar iradokitzaileez interesgarriagoa egiten digu lerroetatik haratago dagoen ipuinetako pertsonaien mundua, interesgarriagoa eta aldi berean irakurleentzat ezinbesteko ariketa istorioak osatzeko, erabat ulertzeko, esan bezala, askotan bakarrik iradokitzen den informazioan eraikita baitaude ipuin guztiak.
Ipuinok bata bestearengandik independenteak izan arren, elkarren segida diren Susana, gudaria eta poeta eta Zu eta Iban ipuinak salbu, badute loturarik ipuin guztiek. Kasu honetan lotura gaietan antzematen da. Barne mundua islatzen dute ipuinek. Bakardadeak, harreman galduek eta amodio ezak pertsonaiengan sortzen duten etsipena du kontagai Eiderrek. Euskal Herriko gatazka politikoari ere ez dio ihes egiten, baina bere ikuspegitik alderik intimoena erakusten digu, nola dauden uztartuta kanpoko eta barruko borrokak.
Emakumetasunaz jardun gabe, nagusi da emakumeen ahotsa, bakardadean eta egunerokotasunaren etsipenean bizi diren emakumeak. Bestalde, nabarmentzekoa da Eiderrek darabilen hizkera. Lirikatik hur-hurreko hizkera. Hizkera hau areago ederresten da sarri darabiltzan detaile zehaztuetan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi