« Hileta kantu ahaztua | Adibide batzuk »
Denboraren izerdia / Xabier Montoia / Elkar, 2003
Denboraren izerdia Ainhoa Arozena / Egan, 2004-03
Jon Ezenarro Madrilen bizi den zinemagilea da. Berriki Libertad deituriko filma aurkeztu dute. Euskal herriaren egoera politikoaren ikuspegi bat agertzen da bertan, eta arrakasta handia lortu du lan taldeak Madrilen. Filmaren egileak aurkezpenez aurkezpen dabiltza, festaz festa. Alkoholak eta gainerako drogek pisu handia dute ekitaldiak amaitu ondorengo jaietan. Zer esanik ez sexuak.
Jon protagonista laster batean ezkontzeko asmotan bada ere, badu maitale bat. Protagonistaren ustez ezkondu eta ondorengo harremanak ez baitu aurrera egingo, maitaleren bat alboan eduki gabe. Jonek, beraz, Ana ezkongaia eta Maribel maitalea biak izan arren, jai batean aspaldidanik ezagutzen duen Itziar kazetariarekin sexu jolasak izango ditu. harreman horrekin benetan gustura sentitu ez eta, Maribelekin emango dio gauari amaiera. Kazetaria Jonen jokaeraz ohartzen denean, Jonek kostata ahaztuko duen bengantza jarriko du martxan Maribelek. El Mundo egunkarian idatzitako iritzi artikulu batean, Jon eta filma osatu duten beste hainbat euskaldunen iragana azalduko du, ETA erakundeko kide izan zirela, alegia. Madrilen eta Jonen inguruko pertsonen artean izugarrizko eragina izango du berriak. Neskalaguna, maitalea, lankideak, lagunak nahiz ezagunak galduko ditu Jonek. Ondorioz, denbora baterako, Madrildik Euskal herrira etortzea erabakiko du.
Ama gaixorik dauka Gasteizen, ebakuntza larri baten ondoren osatu ezinik dabil. Jon izango da aurrera egiten lagunduko diona, aita eta izebekin batera. Jonek bere iragana gogoratuko du gurasoen etxean dagoen bitartean; gaztaroa batez ere, Iparraldeko bizimodua, garai bateko bere ideologia… Behin baino gehiagotan etorriko zaio gogora Elena bere emazte ohia, errespetu izugarria ematen dio harekin elkartzeak. Napal gaztetako lagunminarekin topatuko da behin kalean. Jonen egungo pentsamenduetatik oso urrun, minbiziarekin atera berri da kartzelatik. Elkar ikusi eta handik egun gutxi barru hilko da. Napal hil eta gero kalean haren omenezko ekitaldiak izango dira. Jonen gurasoen etxean, aldiz, lehergailu baten eztanda.
Madrilera itzuliko da gertaeraren ostean. Komunikabideek zabaldu dute Gasteizen gertatutakoa eta esku zabalik hartuko dute itzuleran guztiek. Neskalaguna eta maitalea berreskuratu ditu, baita lagunak ere. Anarekin ezkondu eta bizitza lasai baten jabe izatea da bere etorkizun hurbileko helburua; maitalea alboan duela, beti ere.
Sinboloz betetako eleberria. Zinemagileak izaki, zine zuzendari askoren aipamenak ageri dira eta batez ere Peckinpah-renak. Bizitzaren alderdi ilunen bat agertzen den bakoitzean aipatzen da zinemagile estatubatuarraren izena, Sasplugas lagunarekin izandako elkarrizketetan.
Gustura irakurtzen da liburua, nahiz eta espero gabeko momentuan amaitzen den kontakizuna. Agian hankamotz geratzen da bukaera. Protagonista Madrilera itzuli, bizimodu orekatua aurkitu, eta badirudi, aurreko guztia iragan bihurtu dela.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez