« Bazterreko geografia | Gure autokritika »
Gau ertzekoak / Luigi Anselmi / Pamiela, 2004
Poeta Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-08-27
Poesia idazteko arrazoi asko aurki daitezke, mundua oso poetikoa ez bazaigu jarri ere. Beti dago poesia non idatzi, poesia idazteko gaiak beti dauden bezala eta aurkitzen errazak, ikusten jakinez gero. Askotan gertatzen da nabarien dena ez dela ikusten. Lacanek horrelako zerbait idatzi zuen Gutun Ostua ipuinaren azterketa egin zuenean. Ostutako gutuna denen agerian zegoen, baina inork ez zuen aurkitzen, inork ez baitzuen pentsatzen oso agerian egon zitekeenik. Poesia ere horixe da, oso agerikoa den zerbait, baina uste da oso agerikoa dena, arrunta dena, ezin daitekeela poetikoa izan.
Diot, Luigi Anselmi poetaren gaiak betikoak direlako, gai txikiak, bihotzaren neurrikoak, baina haren poesia, Luigi Anselmirena, gero eta poesia handiagoa da. Begirakune soil batek/ hogei urteko elurra/ urtu zuen, irakurri dut Luigi Anselmiren poemen artean, eta izugarria iruditu zait hitz gutxi horietan lortutakoa. Giroa ez ezik, giroaren azpiak ere ikusgarri egiten dira hitzotan. Adiskidetasuna adierazteko modua da, begirakune bat eta denborarik egon ez balitz bezala da, denborak sekula aurrera egin izan ez balu bezala, denbora azpian, elurrak estalia, geratu izan balitz bezala.
Poesiak ez baitu besterik behar, eta poesia ez da besterik, ez bada poetaren barrunbeak kanpora eta agerian uztea, poetaren sentimenduak plazaratzea, ez beste jendea poz edo triste dadin. Poetak berak behar diolako bere buruari erakutsi bere hitzak berarentzat direla sendagarri.
Gaur egun ez da modan poesia soziala, edo poesia politikoa, baina bada poesia klase bat, poetaren banitatea erakusteko, indartzeko eta loditzeko baino idazten ez dena.
Poeta pobrea eta gaixoa, erakutsi behar diena besteei, bere buruak ezagutzen ez duena!.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi