kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Spam poemak / Castillo Suarez / Elkar, 2004

Spam poemak Ana Unanue / Aizu!, 2004-06

Eskaintza: iruzkin hau Karlosentzat da, bost urtean txoko honetara idazteko lana hartu duen irakurle bakarrarentzat. Karlosek dioenez, Aizu!-n agertzen diren liburuak “potoloegiak eta zailegiak” dira euskara ikasleentzat. Hona hemen bere iritziz liburu on batek bete behar dituen ezaugarriak: 100 orrialde baino gutxiago izatea, ahal bada marrazkiekin; hiztegian begiratu beharreko hitz gutxi izatea (ez du zehazten zenbat), eta “ergelentzat” ez izatea. Mezuak ilusioa egin zigunez, eta etxe honetan bezeroak agintzen duenez, oso aintzat hartu ditugu Karlosen irizpideak.

Orrialde kopurua: 101, ideala baino bat gehiago, baina letra gutxi (poemak dira). Eta marrazkia, bakarra (azalekoa).

Hiztegiarena: Castillo Suarezen idazkera zaindua da, ez ordea zaila. Eguneroko hizkera darabil irudi poetikoak eta ideia berriak sortzeko, hitz hanpatu edo kiribil askorik gabe, eta, ondorioz, erraz ulertzen da —hiztegiaz ari gara—.

Ergelena: batere beldurrik ez. Amodioa, komunikazioa, euskal gatazkaren ajeak, herrigintzaren nekeak, literatura… Betiko gaiak berritu egiten ditu Suarezek, ideia propioak eta irudi ausartak konbinatuz. Eta poema biribil batzuk atera zaizkio: “Nik gezurrak esaten ditudalako idazten dut. Gezurtia naizelako, eta halaber gauzak puzten ditudalako. Ez banitu gauzak puztuko, ez lidake inork sinetsiko”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak