« Margolariaren krisia | Larrekoaren mintzotik izadia irakasle »
Blackout / Xabier Montoia / Susa, 2004
Kolaboratzaileak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-05-28
Gerra garaiko Paris dugu eleberri honen protagonista, edo behintzat zilegi da halakorik esatea. Pertsonaia nagusia hiria bera baita, hiri okupatua, hiri naziz betea, hiri aprobetxatua, etekina ateratzen baitiote klase eta salda guztietako oportunista bihotz-gabeek. Etxegoien da horietarik bat. Euskalduna, Parisa etorria, aberastera eta bere ezkutuko apeta guztiak eta bere grinarik beltzenak asetzera.
Kolaboratzailea, nazien mendeko egunkari batean lan egiten baitu, editorial-egile edo antzeko. Gogora ekartzen du Celine bat edo beste, gaztelu batetik bestera ibili zena.
Parisa ondo islatuta dago, eta hori da gehienbat gustatu zaidana. Hiriaren usaina jasotzen jakin baitu idazleak, hiriaren usaina eta musika, jazza kasu honetan, hiriaren usaina eta jatetxe zein bestelako etxeetako giroa, hiriaren usaina eta kolorea. Bon. Nobela beltza da, edo behintzat nobela beltz klasikoaren ezaugarriak ditu: eskrupulorik gabeko pertsonaiak, beren buruaz beste ezertaz pentsatzen ez dutenak, emakumeren bat edo beste, lortezina irudiz, zuzentasunaren eredu, bere duintasuna gordeko dutenak, direnak direlarik.
Azpimarratzekoa da, liburuko pertsonaia guztien artean soilik emakumeak direla bihotz onekoak. Krudeltasuna agerikoa da nobelan, eta batzuetan gehiegizkoa ere bai, sobera dagoen zerbait, edo hala iruditu zait behintzat.
Elkarrizketak nobela beltzekoak dira, zuzenak, baina ez sakonak, gehiago giroa indartzeko ezer berririk ekartzeko baino. Zuzentasuna, bai, ezaugarri gisa, esango nuke. Eta indarra, edo indarkeria, ez dakit. Hizkuntza ere berezia da, lapurtera baitirudi, lapurtera oso berezia noski, beste euskalkietako ukitu eta ekarpenekin.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez