« Txirrindulariak | Orekaren neurria »
Biziminaren sonetoak / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2004
Soneto-liburua Javier Rojo / El Correo, 2004-05-19
Joan Mari Irigoien, batez ere, nobelaren arloan egindako lanagatik da ezaguna gure artean. Edonola ere, ez du inoiz poesia bazterrean utzi, eta era desberdinetako poemak egiten saiatu izan da. Baina ausardiatzat hartu behar den molde desberdinetan aritu nahi honek eraman du batzuetan badaezpadako emaitzetara. Honetan, ausardia horren beste erakuspen bat egin du, sonetoez osatutako liburua eskaintzen baitio irakurleari “Biziminaren sonetoak” izenburupean. Sonetoak euskaraz gutxitan, oso gutxitan egin dira. Beste Irigoien baten (Alfonsoren) izena datorkit burura, poema mota hauek aipatzerakoan. Sonetoak oso egitura markatua du, tradizio baten ondorioa, eta euskaraz tradizio hori falta delarik, zaila dirudi soneto egokiak egiteak. Irigoien, dena dela, ausartu egin da. Nago, ordea, euskarazko hitz neurtuetan agertzen den neurriaren eta errimaren erabilera ez datorrela bat sonetoek eskatzen dutenarekin. Bestaldetik, azken urte hauetan ikusi dugu poesiaren alorrean ere subjektu poetikoa fikzionalizatu egiten dela, ironia lagun. Irigoienek muzin egin bide dio joera honi, eta poetaren nitasuna nabarmentzen dela ematen du, munduarekin lehian ari diren poeta erromantikoen jarrera erakusten baitu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi