kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria / Elkar, 2004

Txirrindulariak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-05-14

Aurreko azalean ikusten den argazkiak aspaldiko garaira garamatza, txirrindulariak heroiak zireneko garaira hain zuzen. Egia da txirrindularitzak, bizitzako gainerako kontuek bezala, izugarrizko aldaketa izan duela eta, gaur egun Indurain bat ez badago ere, jendearen garaipen-irrika ere asetzen da aldiro, ez beti, futbol zelai zabalean batez ere, jakina. Aspaldiko garaiak ezberdinak ziren, bakoitza bere egunerokotasun tristeari begiratu eta abian jartzen zuen buruko makina, bi gurpiletan balihoa bezala, eta gaur mendi bat igotzen zuen bezala bihar sekulako esprinta jotzen zuen amaierarik ez zuen lauan. Beste garaiak ziren eta bestelakoak gure heroiak: Loroño, Bahamontes, Coppi eta Bartaldi, bai, Bartaldi.

Bartaldi da, nolabait esateko, eleberri honetako pertsonaia, Bartaldi eta bere garaia, hobeto esanda. Euskal Herria, Frantzia eta Italia dira eleberriaren ibiltokiak eta itzuli-tokiak. Roman Alberdik, mutikotan, Euskal Herrian ikusiko baitu lehendabiziko aldiz Bartaldi; geroxeago, Frantziako Itzulian, mutikoa erbestetar denean, eta, azkenik, bata bestearen bila joango da. Hori da historia nagusia, izan ere, liburu honetan, historia asko tartekatzen dira, era samurrean tartekatu ere, batak besteari estropezu ez egiteko moduan.

Gure literaturan Unai Elorriagak irekitako bidea hartzen du Julen Gabiriak, oihartzunez oihartzun, noski, aspaldiko garaiak eta giroak ekarriz, bizikleta baten gainean. Eta biak adinkide edo direlako, nabarmendu egiten dira bien artean dauden antzekotasunak, eta, nola ez, ezberdintasunak. Dena dela, poztekoa da halako liburua, euskalduna hain izanik txirrindularitza zalea eta hain saiatua kiroletan, ez baitzegoen orain arte erakusgarririk, ale bakan batzuk ezik, gereziak bezala barreiatuak hor hemen. Herri baten historia jakiteko herri horren kirolak ezik, herri horretako gizon-emakumeen zaletasunak jakin behar direla aspaldiko kontua da hori ere.Txirrindularitza kirola da, eta kirola den neurrian, lehia den neurrian, gizatasunari lotuta dago, beraz literatur gaia da. Historia-gaia ere bai.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak