kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Euskal Herriko literatura / Miren Billelabeitia / Ibaizabal, 2003

Euskal literaturaz Javier Rojo / El Correo, 2004-05-12

Miren Billelabeitiak “Euskal Herriko literatura” izenburuko saiakera honetan XIX. mendearen amaiera arte euskal literaturan nagusi izan diren joera desberdinak aurkeztu nahi izan ditu. Ibilbide bikoitza egin duela esan daiteke, testuak eta testuiguruak, biak kontuan hartzen dituen neurrian. Alde batetik, erreferentzia historiko, kultural eta literarioak kontuan hartzen ditu euskal literaturaren joera nagusi horiek azaltzeko; baina, bestetik, testu jakin batzuk azaltzen ditu, haien irakurketan garai bakoitzeko literaturaren ezaugarriak nabarmenduz. Izan ere, garai bakoitzean garrantzitsuentzat eta esaguratsuentzat hartzen diren idazle eta obren inguruan bildu da lan osoa. Honek idazle eta idazlanenn aukera egitera eraman du egilea eta aukera horretan euskal literatura klasikoa deitu izan denaren kanona ikus dezakegu. Idatzizko literaturaz baizik ez da aritzen liburua; ahozko literaturari dagozkionak, beraz, ez dira aztertzen. Eta idatzizko literaturaren azalpenak egiterakoan, inguruko literaturetan ohikoak diren kontzeptuak erabili ditu, zeren euskal literatura ez baita hain gauza bakana. Gai honen berri izan nahi duenak badu non bilatua, azalpenez gain, atal aukeratuen azterketa aurkituko baitu hemen.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak