« Nazien artean zelatan | Euskal literaturaz »
Ahots bilduma / Gonzalo Etxague / Alberdania, 2003
Eromena eta abangoardiaren prosa Jon Kortazar / El País, 2004-05-09
Gonzalo Etxagüe (Madril, 1973) idazleak nobela labur berezia eskaini du bere Ahots bilduma testuan. Eroetxean (Etxe Zurin) sarturik dago Estepan, bere ama hil duelako, eta triskantza bat eratu ondoren, heroi gisa hartuko dute, eta bere bizitza lasaia lortuko du, Manuel lagunaren heriotzaren mendekua lortuz gero.
Lehen nobela izateko batasun hari estu batean mugitu da eta bere dohainen berri eman du.
Eroetxean direnen mundua euskal nobela baten baino gehiagotan landu da. Zoramena abangoardiak modan jarri zuen gaia dugu gizarteak duen zentzu nagusi eta ordenatuaren aurka joateko. Beraz, gai hori tratatzerakoan abangoardiako prosatik hurbil aurkituko gara.
Erronka ez da samurra. Horrelako toki hertsi batek arazoak sortzen ditu, eta gainera, pertsonaia gutxi dago. Bere buruaz ari da pertsonaia eta sendo adierazten du bere iritzia: “Jakina, geure buru hau da mundu honetan finko eta seguru daukagun iparrizar bakarra eta berarengan ipini behar dugu ahalegin osoa”.
Baina buru horretan ahotsak entzuten dira. Eta ahotsen aholkuei jarraituz hilko du ama, zahartzaroak dakarren sufrikariotik arintzeko haren pena. Abangoardiak eta absurduak elkar besarkatu dute testuan.
Eromenaren eta arrazoiaren arteko logikak kontrajarriko dira testuan eta pertsonaiaren barnean logikak aginduko du, logikoa dirudiena alderantzizkoa, absurdua, bada ere.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez