« Hileta kantu ahaztua | Adibide batzuk »
Batak ez du bestea kentzen / Gerardo Markuleta / Alberdania, 2003
Batak ez du bestea kentzen Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-03
Poesia generoa indartsu ari zaigu euskal literaturatik azkenaldion. Ozenki ahots batzuetatik, samurki bestetik. Gerardo Markuletaren poemetan ozenak ez du samurra kentzen. Ez beti jakina. Gerardoren poesiak hamaika ertz dauzka. Poesiak —hamaika istorioren eramaile— dolu eta poza bildu ohi baitu berekin. Batak ez du bestea kentzen. Poesia, margo edo koadro baten gisan irudikatua, hamaika zertzeladak gauzatu paisaia da
Gerardo Markuletak arkua hartu du eta gezi andana jaurtiki digu indartsu: ozenki nahiz samurki. “Batak ez du bestea kentzen” dio poema-gezi anda honen tituluak. Eta halaxe heldu ere, hots, geziak baliran legez heldu zaizkigu Oñatiarren azken poemak.
“Batak ez du bestea kentzen” poema bilduma hiru sortan apailatu dizkigu Gerardo poetak. “Iferneguan” da lehena. Infernuan negua atzeman du poetak nonbait, infernuaren hotza aurkitu, hots. Hitzen bidez, hitzen hotsez, kiskaldua izatetik libratzeko poemak edo geziak helarazi dizkigu poetak.
“Gosari jendetsua” gezi sortaren bitartez, infernutik auskalo baina bizitzatik ez garela libratuko ohartarazten gaitu poetak. Bizitzaren sugarretan ibiltzera “kondenatuak” gara. Alegia. bizitzaren sugarretan, edo bestela esanda, gizabanakook giza harremanetan ibiltzera “behartuak” gaudela adierazi digu. Horra patua!
“Ertzetan” deritza azken eta hirugarren poema-gezi sorta. Bizitzari hamaika ertzek ematen diote forma eta moldea. Halatsu ere Gerardoren hitzek bere poesiari. Edozein objektuk bil dezake bizitzaren enigma eta Gerardoren poesiak edozein objektuan aurki dezake bizitzeko adiera edota iragarkizuna. Horregatik-edo, batek daki, Gerardoren poesiari berezko giro dario. Bere poemak —geziak— arkuaren —hitzen doinuen— harian datoz kulunkari. Poema-geziok —gazi, geza, gozo…— gure bihotzaren zurian jotzen dute batzutan eta gure buruaren zurian bestetan. Gogo-mina berpizten digula! Ez da gutxi, ez duzu uste?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez