« Dembaren eskuak | Gerra jolasak »
Manila konexioa / Jon Arretxe / Elkar, 2003
Karikaturak eta beste Alvaro Rabelli / El País, 2004-02-15
Ez da txikia Jon Arretxek sortzen didan kontraesana. Bere literatura, genero literatura izan daitekeena, ez da nik gehien estimatzen dudana. Aukeran, nahiago dut arrastoa uzten didana. Alabaina, onatu eta aitortu behar dut Arretxeren moduko literaturak beste funtzio batzuk betetzen dituena.
Orohar, batere zorrotzak ez diren irakurleentzat aproposa izan daiteke. Horiek guztiek ere eskubidea dute gustuko dutena edo ahala dutena irakurtzeko. Beraz, egileari ezin zaio leporatu ereduzko literatura kanonikoa ez egitea.
Arretxeren testuen gaineko kritikaren bat egitekotan, koherentea izan nahi badugu, berak egiten duen literaturaren testuinguruan egin behar da, eta ez ildo horretatik kanpo dagoen beste edozerekin alderatuta. Aldera dezagun, esaterako, Sagastizabalekin, koherenteagoa izan litekeelako; edo beste barik, azter dezagun bere bilakaera liburuz liburu.
Oso kontu desberdina izango litzateke horretan guztian argitaletxeek izan duten jokabidea azaltzea. Asko esan liteke horretaz, baina oraingoz beste gai bat da.
Arretxek etekin handia atera dio galdu ez duen koherentziari, askok koherentzia horrezaz gain beste zer edo zer ikusi nahiko luketen arren. Ildo honetan, Manila konexioa bat dator umorerik ganberro, irreberente eta errazena jorratzen duen bere asteko egunen trilogiarekin. Umore eta ironian bat dator, kokapenean ere bai, besterik ez.
Oraingoan, detektibe bikote ezinago xelebreak ageri zaizkigu, Artabe eta Etxebe, benetako euskal Torrente patetikoak; trama ezinago zoroa, anakonda baten bahiketak estaltzen duen asmo zitala; Gasteizko alde zaharreko giro ilunak; gaurko gizartearen akats eta bizio guztien ikuspegi ironiko eta irreberenteak; topikoz betea; amaiera zoroagoa.
Ez okertu, horixe aurkituko duzue Manila konexioa eleberrian. Jaun eta andreok, Zuekin Jon Arretxe, basauritarra. Urte askotarako.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro