kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Kolosala izango da / Joseba Sarrionandia / Txalaparta, 2003

Gerra jolas Alvaro Rabelli / El País, 2004-01-25

Kolosala izango da eleberri laburra da Joseba Sarrionandiak ekarri digun azken lana. Bere bigarren eleberria dugu azken hau, eta Lagun izoztua-rekin, lehenengo eleberriarekin, gordetzen du loturarik. Bada, honetan ere Kalaportu izeneko geografia fiktizioan lekutu du istorioa, baina beste sasoi batean. Oraingoan, denboran atzera eginez gerra zizbilaren sasoira eraman gaitu.

Horrela, denborari dagokionez, Kolosala izango da, atzerago kokatzen da, gerra zibilaren hasieratik diktaduraren lehenengo urteetarainoko tartean. Kalaportu Euskal Herriko ia edozein herri izan liteke, non eta gure historia hurbileko gertaera ezagunak jazotzen diren. Horietan fikzioa eta errealitate historikoa korapilatzen dira. Bada Sarrionandiaren partetik gure hisatoria hurbileko gertaeren oroimena berreskuratzeko ahalegina, beti ere, subjektibitateari atea zabaltzen dion fikzioari eutsiz. Oroimena berreskuratzeko ahalegin horretan haurtzaroa edo gaztaroa garrantzitsu bilakatu dira Sarrionandiaren lanetan.

Kolosala izango da eleberrian gerra zibilaren gertaerak dira, umeen ikuspegi xaloen bidez, kontatzen zaizkigunak. Protagonista naghusia hamaika bat urteko mutikoa da, gerrarekin atera arin hazi behar duena. Ikuspegi xaloa eta samurra bai, baina tragedia gordina ezkutatzerik ez daukana. Hasiera batean, gerra jolas hutsa izango da herriko umeentzat, abentura erakargarria, tiragomekin egin izan dituzten gezurrezko gerren parekoa.

Gerra hasten denean, umeek hantxe izango dituzte prest tiragomak eta jostailuzko pistolak. Apurka, baina, gerrak dakartzan izugarriekeriekin topo egingo dute, eta umeen momentuko lilura guztiak abenturatik gutxi duen errealitatean galduz joango dira. Gerra handiak, ondorioz, isilpean egon diren beste gerra txiki asko piztuko ditu. Hala ere, umeak beti ume, egoerarik okerrenetan ere.

Euren begiradapean egoera krudel eta arbitrarioa igarotzen da, ulertezina eta erridikulua beti. Umeen xalotasunak ateak zabaltzen die ironiari eta, ikuspegi subjektibo horretan, gertaeren irakurketa objektiboagoari, baina argii uzten da gerraen krudelkeria eta irabazleen jokamolde ikaragarria. Amaieran umeen nahia, eta ironia handia ere. Zirkoa itzul dadin nahi dute, umeen duintasuna berreskuratzeko, baina zirkoaren aipamenak beste gatazka batera garamatza, hasi berria den Munduko Bigarren Gerrara, eta hori bai izango da “kolosala”.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak