« Nola igarotzen den denbora | Haremaren egunerokoa »
Poesia kaiera / Elizabeth Bishop (Leire Vargas Nieto) / Susa, 2026
Zehaztasun txikienetatik Irati Majuelo / Berria, 2026-05-10
Elizabeth Bishop poeta estatubatuarrari egin diote leku oraingoan Munduko Poesien Kaieretan, Leire Vargasen eskutik egin ere. XX. mendearen hasieran jaio eta haurtzaro bereziki zaila izan zuen poeta honen lana benetan da bakana eta, aldi berean, ezezaguna, gurean behintzat. Euskaraz apenas zuen oihartzunik, ez eta itzulitako lanik, Jon Benitok euskaratutako bi poema eta Vargasek berak duela pare bat urte itzulitako beste hamabi salbu. Orain, lan hori zabaldu ostean, Bishopen poesiari lagin osatuago baten bidez begiratzeko aukera dugu, zorionez.
Distantzia da Bishopen lanean nabarmendu ohi diren ezaugarrietako bat. Bishopek ez du barrurantz so egiten, kanporantz baizik, eta, hala, lirika konfesionaletik urrundu egiten da nolabait. Aitzitik, objektibotasunerantz gerturatzen den ahots batek gidatzen ditu poemak, deskribapen eta xehetasun handikoak. Zeharka, baina, poeta bera topa dezakegu horietan guztietan; behatzaile, baina baita samur ere. Distantziak, alde horretatik, hoztasuna baino gehiago, zorroztasuna esan nahi du; perspektiba, poesia jakin-mina asetzeko bidea balitz bezala. Bidaiari handia izanik, esanguratsua da oso bere bizialdiaren mapa osatzen duten paisaiak nola irudikatzen dituen, pinturak balira bezala, Arrantzaleen etxeak edo Brasil, 1502ko urtarrilaren 1a poemetan adibidez.
Interesgarria da, bestalde, erritmo musikal eta sarri jostaria. Ez poema orotan, baina errima baliatzen duenean irakurketa bizitu egiten du, deskribapen luzeko poemen ostean arnasteko aukera emanez. Nabarmentzekoa da poesia itzultzeak dakarren lana, eta, kasu honetan, esan behar da Leire Vargasek trebetasun handiz islatu dituela Bishopen erritmoa zein errima euskarazko itzulpenean.
Literaturatik bizi izan bazen ere, ez zuen obra oparorik utzi poeta estatubatuarrak, idazketa mantso eta perfekzionistaren ondorioz. Zehaztasun txikienetatik eraikitako poema hauek sari eta aintzatespen ugari ekarri zizkioten, ordea. Bakardadea eta lagunak, insomnioa eta bidaiak, bizitza gogor eta deserrotu baten printzak igar ditzakegu MPKn jasotako bilduma honetan. Beste garai bateko bizitza bat, gurean oihartzun egiten duena.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres