kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Arnasa galduaren ondarea / Pello Otxoteko / Elkar, 2003

Misterioarekin berbetan Igor Estankona / Deia, 2003-12-09

Orrialdeetan aurrera egin ahala erreferentziak ugaritu eta poemak zertxobait gizatartzen badira ere, liburu monolitikoa da esku artean dakarguna. Monolitikoa eta aberatsa gainera. Elkarren poesia saileko seigarrenak ere bildumaren kalitateari zein tonu orokorrari eusten dio. Nahita bilatutakoa izan ez arren poesia “filosofikotzat” jotzen dena da nagusi sail berrian, liburu bakoitzak bere izarera berezia eduki arren.

Iluntasunak irentsi egingo gaitu halabeharrez. Horrek pertsonarengan sortzen duen ondoeza aztertzen eta bizitzen ahalegindu da poeta. Iluntasun erraldoi horren parean bizi den argitasuna zein ezdeusa den azaltzen da poema gehienetan, zuzenean zein zeharka. Hala ere horrek ez dio irundarrari iragankorra dena gozatzea galarazten. Modu oso distantean bada ere (esan baino ez dugu egin bizitza ezdeusa dela) efimerotasunari kantatzen dio bere existentzialismoa guztiz onartuko ez balu bezala. Uztartu egiten dira beraz iluntasun sakonena eta argi izpi ahulena, bizitzen ari garena edo irakurtzen ari garena gereizpe-jolas bat baino ez dela esan gura baligu legez.

Kontzientziak besteko garrantzia du inkonszientziak Arnasa Galduaren Ondareotan. Poema gogor eta argienetan ere ametsen printzak agertzen dira, errepikapen bat, hitz bat, esaldi oso bat lekuz kanpo balego bezala. Idazle torturatuak jolas egiten du eta mundua den bezalakoa onartzeko oraindik xalotasun asko galdu behar dugula gogorarazten digu. Asko xamurtzen du horrek irakurtaldia.

Liburu honen lorpen handienetakoa zehaztasuna da, halako zehaztasun inperfekto bat, non heriotzaren beraren (hustasunaren beraren) ertzak deskribatzeko poema beteak, joriak erabiltzen diren. Poesia filosofikoak azkenaldian gurean hartu duen joera minimalistaren kontra Pello Otxotekok poema aberatsak darabiltza. Gure garaiko duden modernotasuna ukatzeko izango da behar bada. Kontraste hauekin zera dioskula dirudi: izen bat ezabatu daiteke eta beste bat jarri, lekua ordezkatu, erantzuna faltsutu, baina galdera beti egongo da hor, gure egintzetako bakoitza mespretxatuz. Izan ere mespretxua da liburuaren osagaietako bat.

Ezkorra baino areago eszeptikoa da “Arnasa galduaren ondarea”. Muina ulertzeko ezinbestekoa den ahaleginaren ordainetan, ezerezaren itsaso zailean poesiaren ontziak duen trebezia miresteko aukera ematen duen liburua da.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak