kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Esker onak / Delphine De Vigan (Aiora Jaka Irizar) / Igela, 2025

Meskerrik asko Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2026-01-18

Gogo onez hartu dut gustoko dudan Delphine De Vigan idazlearen euskarazko lehenengo liburu hau. “Pentsatu duzu inoiz egunean zenbat aldiz ematen dituzun eskerrak?“. Galdera interpelatzaile horrekin hartzen gaitu liburuak, eta nahi edo nahi ez geure barrura begira jarri gaitu.

Zahartzaroan, hil aurreko denbora horretan, gizakiok izan ohi ditugun zalantza, beldur, damu eta isildutakoak esatearen eta konpontzearen beharrari buruzko hausnarketa bat da liburua, benetako esker onak emateko proposamena.

Mitchka, zuzentzaile izandako emakume zuhur eta bizia, zahartu egin da eta afasia du. Bakarrik bizitzeko gaitasuna galduta, zahar egoitza batean biziko ditu bere azken egunak. “Bai baitakit nolako emakumea izan den, badakit irakurriak dituela Doris Lessing, Sylvia Plath eta Virginia Woolf” (30.orr).

Bi ahots narratzaileren bidez ezagutuko dugu protagonista: Marieren eta Jeromeren bidez. Mariek aspalditik ezagutzen du Mitchka, eta haren familiak ezin zuenean Mitchkak eman zion babeslekua txikitan; heziketa eta laguntza bizi osoan. Mitckaren iraganaren testigua da Marie. Jerome, ordea, ezagutu berri duen egoitzako ortofonista da, eta galtzen zaizkion hitzak aurkitu eta hil aurretik esan behar dituen guztiak esaten lagunduko dio. Mitckak, bere aldetik, bientzako dauka azken opari bat.

Ametsak eta amets gaiztoak Mitckaren desira eta izu sakonenen erakusleihoak izango dira, afasiarik gabeko bere ni-a erakutsiko diguna.

Hitz gutxiko liburua da. Annie Ernauxengandik ere hala esaten da eta, nago, De Viganek ere hitzak zirujau batek bezala erabiltzen dituela: zuzen eta zehatz. Liburua, gainera, Michkaren afasia geroz eta nabarmenagoa erakusten duten elkarrizketaz josita dago. Itzultzailearen lana bikaina da, izan ere, afasia duen pertsonaiaren berba egiteko modua euskaratzeak bere konplexutasunak izango zituela iruditzen zait. Idazleak, bestela ere, esaldi motzak erabiltzen ditu testu arina eta bizia lortzeko; eta honetan ere, pultsuari primeran eutsi dio Jakak.

Urtearen azken buruan irakurri dut De Viganen Esker onak liburua, hunkituta eta eserialdi batean. Urte berrirako asmo onen zerrenda hastear nuen, baina liburuak utzi didan autentikotasun sentsazioa eta xamurtasuna (eta hizkera) baliatuta, meskerrik asko nori, zergatik esan nahi diodan zerrendatzen hasi naiz. Hemen da 2026a, Urte berri on!

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak