kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ezezaguna helbide honetan / Kressmann Taylor (Ramon Etxezarreta) / Erein, 2003

Aurkia ifrentzu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-11-28

Erein argitaletxeak liburu honekin ekin dio sail berri bati, “oroimenean barrena” izenekoari hain zuzen. Orain arte argitaratutakoak, Quint-ena eta hau, testu laburrak dira biak, laburrak bezain esanguratsuak. Oroimena da denok aldarrikatzen duguna, edo aldarrikatu beharko genukeena, baina oraindik ez daukat argi oroimen gehiegiak oroimen gutxiegiak bezain kalte egiten ez ote duen. Beti dago zerbait ahaztu beharra, baina zer ahaztu, hortxe dago koska. Eman dezagun, alegi moduan bederen, mundu guztiak oroimen ahalmen bera duela, inork ez duela ezer ahanzten, Funes memoriatsuaren gisa, dena ekartzen duela oroitzera. Eman dezagun Bizitza infernua bilakatuko litzateke. Eman dezagun, alegi gisa ere bai, inork ez duela ezer oroitzen, ezta minutu bat lehenago egindakoa ere. Behin eta berriro bizitzen hastea bezalakoxea izango litzateke: gizonak ahaztu egingo luke une bat lehentxeago maitatutako emakumea, emakumeak berdin, inork ez luke lanik egingo Tira, infernu bihurtuko litzatekeen utopia. Ez dakit. Gertaera batzuk ordea, hobe oroitzea. Kressman Taylorren izenpean emakume bat gordetzen da. Estatubatuarra. Katherine Kressman. Liburua bi sozioen arteko gutun-trukaketa da. Bata judua da, eta beste ez. Judu ez dena Alemaniara joan da, 1932an, eta han nazi bihurtu da. Gutun-trukaketaren bidez irakurleak jakin ahal izango du Alemaniara joandakoaren bilakaera politikoa. Bitxia da liburua, hitz gutxirekin egoera oso bat adierazten baitu. Bitxia idazlea ere, sekula ez baitzen Alemanian egon, baina datu batzuk hemendik eta beste batzuk handik, historia sinesgarria harilkatu zuen. Alemanian gertatu zenaren lekuko izandakoek antzeko kontuak ekarri baitzituzten erbestera…

Beharrezkoa zaigu zer gertatu zen jakitea, berriro gerta ez dadin. Baina nago, ikusiak ikusirik, oroimen kontua ez dela izaten: ergelkeriarena baizik.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak