kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Café Mokka / Jabier Muguruza / Alberdania, 2026

Bezeroei eskainitako begirada samur eta hurbila Aiora Sampedro / El Correo, 2026-08-05

Hitzaurrea Ramon Saizarbitoriak egin dio eta orrialde horietan liburuaren testu-generoaren inguruko eztabaida plazaratu du: entsegu-nobela edo nobela filosofikoa izan daitekeela planteatuz. Liburuak badu, bai, narraziotik baino gehiago, saiakeratik. Fikzioa bigarren planoan geratzen da liburuan, baina testua ez zaio astuna edo aspergarria saiakeraren generoa gustuko ez duenari ere; izan ere, pasarteek, luzerari dagokionez, egunkariko zutabeen antz handiagoa dute.

Edonola, musikak liburu honetako kontakizun guztiak inguratzen ditu eta liburua disfrutatzeko, jazza musika-jogailuan jarri eta kafe-makinan kafea egosten jartzea gomendatuko nioke irakurleari. Izan ere, liburuak badu fikziotik ere, eta, horretan, Muguruza bere ohiko ahotsera gerturatzen da: Mokka kafetegiaren jabea eta kamareroa den gizon heldua dugu narratzailea, lehen pertsonan eta bertara gerturatzen diren bezeroen bitartez jakinarazten dizkigu hainbat gairen inguruan hausnarketak.

Nolanahi ere, pertsonaien ahotik, Muguruzak egungo ezkerrarentzat korapilatsuenak diren auziei buruz gogoeta egiten du, eta, horretarako, pentsalari askotarikoak aipatzen ditu; askotan tonu eszeptiko edo pesimistakoa izan arren, Muguruzaren irakurketa biziaren bidez, liburuak azkenean ikuspegi baikorra hartzen du. Izan ere, bizitzari pertsona guztiekiko errespetu humanistatik begiratzen dio eta etorkizuneko edozein garai hobea izatea posible dela sinetsita. Zentzu horretan, eskertzekoa da Muguruzak ez saihestea sexu-generoaren edo sexu-afektibitatearen iraultzari lotutako gaiak. Horregatik da testu ausarta.

Bestalde, iruditzen zait euskaldun batek bakarrik idatz zezakeen liburua dela, eta, bereziki, mugako euskaldun batek. Bi kultura handiren artean, nolabait, “in between” bizi garelako. Eta Muguruzak estatu mailako ezkerraren baitan eragina izan duten gai unibertsalak jorratzen ditu, baina, aldi berean, gure ohiko eztabaidetatik kanpo samar geratzen diren irakurketa frantsesak dakartzalako. Hori ere eskertzekoa da.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak