kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Lur mortuak / Nuria Bendicho (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2025

Ezin ihes egin Irati Majuelo / Berria, 2025-10-26

Tragedia bat aurkezten du Nuria Bendicho idazle katalanaren lehen eleberriak, zorigaitzak eta halabeharrak gidaturiko istorio ilun eta indartsu bat. Lur mortuak, hala, Alberdaniak gertuko hizkuntzetan sortutako egungo literatura itzultzeko egindako hautuan koka dezakegu, azken urteotan bide bat hasi baitu bai testuinguru katalanean (Irene Sola) zein espainiarrean (Elisa Levi) nabarmendu diren izenak publikatzen.

Bendichoren proposamena ezohikoa da gaurko literatura joeretan, bizimodu garaikidetik aldendu eta garai zein espazio zehaztugabeetan kokatuta, landa eremuko dramara hurbiltzen baita, eta batik bat, patua, kondaira eta fatalitatea batzen dituen unibertso berezi bat garatzen baitu. Capdevila familia du ardatz, Joan semea etxera bueltatu da, denbora batez haren berririk gabe egon ostean, baina itzulerak ez du argirik ekarri herritik aldendutako etxe hartara. Bizkarretik tiro egin dio norbaitek Joani eta heriotzara kondenatu. Odolustu bitartean, haren agonia beilatzen du familiak, baina ez dute sufrimendua arintzeko deus egiten. Halaxe hasten da eleberria, istorio osoa markatzen duen giro itogarriaren erakusgarri. Familia barruko gatazkek eta pertsonaia bakoitzaren ezintasunek horma berarekin egiten dute aldiro topo: ezin diote ihes egin halabeharrezko desgraziari, nahi ala nahi ez, sustrai beraren parte dira lur mortu haietan.

Hamahiru kapitulutan, aldiro pertsonaia batek osatzen du kontakizuna. Polifonia horren bidez eraikitzen da, beraz, istorioaren haria. Pertsonaia bakoitzaren ahotsa eta hizkera ez da besteengandik bereziki bereizten, baina hala ere, ikuspuntua aldatzeak tramaren argazki osoago bat ahalbidetzen du. Esaterako, ahotsak tartekatzeak ikusarazten du familiako emakumeek bizi duten distortsioa eta biolentzia.

Gizakien alde iluna, basakeria eta izugarrikeria agertzen ditu idazleak eleberri honetan, tentsio eta biolentzia esplizituen bidez. Euskarara katalanetik ekarritako azken lanez ari garen heinean, ukaezinezkoa da Joxan Elosegiren ekarpena, eta bai Bendichoren lan honetan zein Solaren azkenekoan, bereizten dituen giro gogor eta makabroa birsortzen jakin duela aipatzekoa da. Hala ere, kasu honetan esango nuke itzulpenak ez duela beti asmatzen, irakurleari arroztasuna eragin diezaiokeen lexikoa eta estiloa hautatzen baitu sarri, beste garai batean girotua bai, baina gaurko testua dela ahantzita.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak