« Arlote alprojak edo langabe arruntak? | Kontakizun bat »
Auzo madarikatua / Felix Urabayen (Aingeru Epaltza) / Pamiela, 2025
Urabayen, agotak eta sanferminak Jon Jimenez / Gara, 2025-06-29
“Benetako besta, hiri kateatuaren amets burrunbatsua, oso-osorik biltzen zen sanferminetako aste klasikora”. “Bakok korrok egiten zuen demokratikoki”. “Hain hiri erlijiosoan, Dioniso zen garaile, suhartasunaren eta asotsaren jainkoa. Eta San Fermin gaixoak, jan eta edan gabe, kultu paganoko aste batekin egiten zuen topo”. “Entzierroak atzera-jauzia irudikatzen du, betiereko itzulera basapiztiak leizearen sarreran berean lantzaz hiltzen ziren denboretara”. Hala mintzo zen 1923an argitaraturiko eta orain euskarara ekarritako “Auzo madarikatua” (Pamiela, 2025) eleberrian Felix Urabayen Guindo (Ultzurrun, 1883 – Madril, 1943) sanferminak diren katarsiaz. Estreinako aldia da literaturaren historian nobela baten giroa sanferminetan paratu dena. Ernest Hemingwayk atzerriko begiradaz kontatu bazizkigun Iruñeko jaiak “The Sun Also Rises” (“Fiesta”) liburu aski ezagunean, Urabayenek hiru urte lehenago eta bertakoaren ikuspegitik biziarazi zizkigun entzierroak, dantzaldiak eta mozkorraldiak, fikziozko eta benetako pertsonaiak tartekaturik —garaiko irudiz horniturik den Femin Erbitiren aitzinsolasean aski ongi azaldu bezala—.
Datu erranguratsua izanik ere, sanferminetako afera ez da gai zentrala inolaz ere eta ez genioke obrari justiziarik eginen hori baino azpimarratuko ez bagenu. Izan ere, Ultzurrungo idazleak kontatu nahi digun istorioak eta erakutsi nahi digun gizarteak erro sakonagoak ditu: XX. mende hasieran Bozaten bizi den agoten kasta baztertuaren eta, oro har, nafar landa eremuaren (Baztan) eta hirian sortzen hasia den modernismoaren arteko talka du mugarri. Hots, tradizioaren eta berritasunaren arteko borroka antigonatarraren narrazioa da funts-funtsean. Karlismoa akitu berritan, jaiotzear den baina oraindik ikusge den gizarte baten zantzuen berri ematen digu. Mitologia greko-latindar eta kristauaren eta ideia filosofikoen (Unamuno, Baroja, Nietzsche…) ondoan, Europatik iristen hasiak ziren ideia iraultzaileen aztarnak ere nonahi dira orriotan zehar, egilearen ideologia ezkertiarraren erakusle direnak orobat.
Egungo irakurlea ohiturik den estilo azkar eta bizitik urrun, “Auzo madarikatua” gehiago hurbiltzen zaio lirismoz jantzitako deskribapen antropologikoari, gauzen zergatia duelarik jomuga. Egoera, tradizio eta pertsonaien deskribapenek orriotan toki ederra haienganatzen badute ere, maisuki maneiatzen duen ironia finak lagundurik egiten dio iskin kostunbrismo soil aspergarriari. Izan ere, Urabayen da XX. mendeko lehen erdian nafar idazlerik garrantzitsuenetakoa, baita, haren hautu politikoengatik —Izquierda Republicanakoa izateagatik espetxeratu baitzuen frankismoak—, bigarren erdialdean ahantziena ere.
Silueta
Harkaitz Cano
Iraitz Urkulo
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Mikel Asurmendi
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Maddi Galdos Areta
Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Aiora Sampedro
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Felipe Juaristi
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Mikel Asurmendi
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
Irati Majuelo
Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta
Amaia Alvarez Uria
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero