« Humanismotranshumanismo… | Matxinadara! »
Borrero txiki bat / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2025
Zaurien gainean piko egiten Joxe Aldasoro / Deia, 2025-04-05
Guardia zibil baten semearen bizitza kontatzen du eleberriak. Euskal Herrira txikitan iritsi dena. Intxaurrondoko kuartelera. Ez da makala idazleak bere buruari jarri dion erronka. Torturaren gainean Mendigurenek idazten duen bigarren lana da. Torturatuaren perspektibatik Oso latza izan da (Elkar, 2023) liburuan, eta, zeinenetik oraingo honetan? Eleberriaren aipamena eta atzeko azala irakurrita argi dago zein den protagonista. Baina, ez da bakarra. Eta garrantzitsuena ere irakurleak erabaki beharko du liburua bukatutakoan.
Magoarena egin du idazleak eleberriaren hasieran. Jakinda sinesgarritasunarena izango zela istorioaren auzi garrantzitsuenetarikoa, kartak erakutsi eta esaten du: “Bai, badakit hau fikzioa dela; zuk ere, irakurle, badakizu”. Gezurra egia itxuraz, egia gezur itxuraz. Badakizu trikimailua dagoela, esaten ari natzaizu: Goazen espektakuluaz gozatzera. Kasu honetan, goazen irakurraldiaz gozatzera. Hau guztia modu elegantean.
Lau zatitan banatuta dago eleberri laburra. Lehenengoan Ivanen, eta ez Ibanen, (ezer ez da kasualitatea lan honetan) haurtzaroa kontatzen da. Nola iritsi den mila bederatzi ehun eta hirurogeita hamahiruan Zamoran jaiotako haurra Donostiako Guardia Zibilaren kuartel ezagunenera? Horretarako, gurasoen erabakiaren zergatiak azaldu behar. Eskolak, nerabezaroa, aisialdia, lagunak, ikasketak.
Bigarren zatian, Ivanen lehen gaztaroa deituko diodana kontatzen da. Krisialdi sakon batekin hasiko duena, eta samurragoa ez den beste batekin bukatuko duena. Gertakari batek berez hausnartzera eman den izaera, begien aurrean duenaren inguruan gehiago hausnartzera eramango du. Erabakiak hartzera. Beste batzuekin talka egitera eramango dituzten erabakiak. Ezin gehiago kontatu, detaile txikiena emateak irakurraldiaren sorpresa izorratzearen beldur izatera eramaten nauelako.
Hirugarren zatiari bigarren gaztaroa deituko diot. Bizitza bere kabuz antolatzeko erabakiak. Non bizi nahi dut? Non ez dut bizi nahi? Zer ikasi nahi dut? Zer ez dut ikasi nahi? Zertan egin nahiko nuke lan? Zertan ez? Lanak eskaintzen dizkidan alorretatik, zein aukeratu? Zein gustatzen zait? Zeinetarako nago prestatuago? Zeinetan izango naiz zoriontsuago? Zeinetan libreago? Zerk lotzen nau? Eta askatu? Maitasuna. Bikotea. Bakardadea. Ihes egitea ala aurrez aurre jartzea? Eta motxila bat bizkarrean. Edo motxila batzuk. Edo motxila handiaren barruan esku-poltsa ugari, txikiagoak izan arren gutxiago pisatzen ez dutenak.
Laugarren zatia. Korapiloa askatuko duena. Bizitzak hasierara, abiapuntura itzultzeko duen joera tematia. Borobilean, zirkuluan ibiltzekoa. Askatzen al da, bada, noizbait korapiloa? Korapilo berriak garai bateko sokekin. Ezusteak, literaturan nola bizitzan.
Lau zati nobelak, eta zati bakoitzak narratzaile diferentea. Bigarren pertsonarekin hasten da eleberria, Idazleak pertsonaiari hitz egiten dio, bere izatea justifikatu beharra sentitzen duelako. Bide batez, irakurlea egiten du joko edo jolasaren (norberak jarriko du intentsitatea) konplize, partaide. Eskutik joateko gonbidapenean atrapatuta geratzen da. Bigarren zatian lehen pertsonari ematen dio lekukoa. Ivan da protagonista eta narratzailea Nor egokiagoa norberaren bizitza kontatzeko, norbera baino. Hirugarrenean idazleak hartzen du berriro kontakizunaren lema. Laugarren eta azken zatian, lehenengo pertsonara itzultzeko. Baina, oraingoan ez da Ivan. Nor izango ote da? Ivanen bizitzaren izan diren amaren ahotik entzungo ditugu Ivanenak? Aita Guardia zibilak hartuko du azkenean ahotsa?
Lau zati eta hiru narratzaile. Torturaren arazo zailari hiru ertzetik heldu dio autoreak. Heldu eta murgildu. Urpean igerian egin du idazleak. Pertsonaiengan zauriak ireki, gaiztotu arte gainean piko egin eta irakurlea sendatu ote diren zalantzarekin utzi. Barruko zein lagunarte, irakurle talde eta abarrendako hizpidea jartzen duen kontakizuna.
Haize beltza
Amaiur Epher
Asier Urkiza
31 ipuin
Anton Txekhov
Aritz Galarraga
Odolaren matxinadak
Miren Guilló
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren Elizegi
Joxe Aldasoro
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez