« Zaurien gainean piko egiten | Denboraren irekiera zalantzati bat »
Odolaren matxinadak / Miren Guilló / EHU, 2024
Matxinadara! Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2025-04-06
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu nagusia eta gaiaren nondik norakoa antzematen uzten digu: matxinatu beharra duen odola, hilekoa da. Eta azpitituluak, Gorputza, politika eta afektuak, gaia nondik behatu eta aztertu duen zehazten du. Gaiari dimentsio pertsonala eman dio, politikoa eta erlazionala. Proposamen borobila da, beraz.
Hilekoa modu sakon, oso eta zehatzean jasotzen duen lehenengo liburua da euskaraz. Gaiaren konplexutasunari ez dio muzin egiten, eta ertz desberdinetatik begiratzen dio modu kritikoan. Oso interesgarria den zerbait egiten du, gainera. Ez du hilekoa modu isolatuan aztertzen, baizik eta inguruarekin eta osotasun batekin duen loturan aztertzen du.
Hori guztia liburuak dituen zazpi kapituluetan zehar kontatzen da: genealogia feministak, osasunaren ulerkerak eta medikuntza, odolaren kudeaketa, nazkari buruzko apunteak, gorputzari eta hilekoari buruzko jakintza kolektiboa, ziklikotasuna eta abar.
Azkenengo atalean, epilogoan, liburuak sortutako galdera eta ondorioak jasotzen dira, laburpen bikaina eginez eta aldi berean erresistentziarako proposamenak jasoz.
Saiakeraren tonua akademikoa da, ikerketetan erabiltzen dena baina ez hotza. Aipamen asko jaso ditu autoreak eta erreferentzia bibliografikoz josita dago lan osoa. Ohikoa da hori, bereziki unibertsitateko ikergaietan. Izan ere, heteropatriarkatua jakean jarriko dituzten ikerketa lerroak bereziki ongi justifikatuta egon behar baitira. Hala ere, eta Guillók erabili duen metodologietako bati esker (gorputz ibilbideak eta etnografia), elkarrizketatu desberdinek esandakoak transkribatuta agertzen dira, ahozkotasunak duen gertutasuna eta naturaltasuna emanez ikerketari, eta bi tonuen arteko oreka sortuz.
Agian ez da dena batera eta jarraian irakurtzeko liburua, pausatu eta hausnartzeko gonbidapena luzatzen baitigu etengabe. Norberaren gorputzera behatzeko eta politikoki gure kokapena birpentsatzeko. Gaian interesa duen edonork gozatuko du liburua. Eta irakurtzen duen edonork ikasi egingo du, asko. Arkatzarekin irakurtzeko liburua da, ideiak azpimarratu eta irakurgaiak apuntatzekoa. Matxinadara!
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez