kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Teatro-lanak / Rosvita (Enara San Juan Manso) / UEU, 2024

Dramaturgoen ‘herstory’-rako Amaia Alvarez Uria / Argia, 2025-03-09

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen Rosvita: lehen teatrogile kristaua eta orduko emakumearen irudikapen literario ezkorra aldatzen ahalegindu zen lehena.

Antzezlanekin batera legendak eta lan historikoak ere idatzi zituen. Guztietan oinarri berbera dago: santu eta martirien bizitzen berri ematea edo enperadoreari eta abadiari gorazarre egitea. Horretarako, testu erlijiosoak, autore garaikideen obrak eta ahozko tradizioa izan zituen iturri eta eredu.

San Juanek egindako sarreran irakur daitekeenez, bere ekarpen eta berrikuntzak bi izan ziren: batetik, komedia latindarra Erdi Aroko ideologia kristauaren balioetara egokitzea, hots, hagiografiaren dramatizazioa egitea; eta bestetik, emakume kristau garbia protagonista bihurtzea, femeninoan idaztea eta patriarkatuari barre egitea.

Ezkontza ukatu, bortxaketei buruz hitz egin eta ahizpatasuna agertu zuen bere lanetan, aditu feministen arabera. Terentzioren komedien moraltasuna kritikatzeko ironia erabili zuen. Hala ere, Gandersheimeko abadian eta Otondarren gortean soilik izan zuen eragina bere garaian.

Hitzaurrea ederra da. Bertan agertzen da bere ahots ahaldundua. Bere buruari “Gandersheimeko Aldarri Indartsua” deitzen dio eta amaieran hurrengoa dio: “Nire debozio hau (…) ez bazaio inori atsegin, niri neuri, behintzat, balio dit egindakoak”.

Sei antzezlanetatik gustatu zaizkidanak lehen hirurak dira. Bereziki azpimarragarriak Galikano armada-jeneralaren konbertsioa-n aita eta alabaren arteko elkarrizketa (Galikanoren ezkontza eskearen ostean alabak ez du ezkondu nahi); Agape, Kionia eta Hirena birjina santuen nekaldia-n Dulziziok eltze, lapiko eta zartaginekin amaituko du txortan, birjina kristauekin egin beharrean; eta Drusianaren eta Kalimakoren berpiztea-n Androniko jaunarekin ezkonduta dagoen baina kristau birjina den Drusianarekin maiteminduta dago Kalimako, eta haren maitasunaren berri ematean Drusianak maitasun hori auzitan jarriko du.

Gustatu ez zaizkidanak izan dira kristautasunaren alderdi fanatikoa, martirien torturak eta emakumeen sakrifizio eta nekeak, zeinak nagusi diren hurrengo hiru antzezlanetan.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak