« Belaunaldien arteko arrakalak: etsipenezko oihua, bizitzaren adagioa |
Pleibak / Miren Amuriza / Susa, 2024
Laguntasun-harremanak amaitzen direnean Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2025-01-04
Miren Amurizaren testua, fikzio testua da, baina errealitatearen inguruko bi hausnarketa gailentzen dira. Batetik, euskarazko fikzioan autoreak pauso berri bat ematen duela hizkera trashi delakoa ekartzen duenean euskarara. Ez soilik hizkera, baita estetika orokor bat ere. Eta hori maisuki egiten du berriztarrak. Kontaketak ez du inongo momentutan erritmorik galtzen, protagonistak bere lagun min ohiari eskainitako bakarrizketek orri eta erdi hartzen duten heinean, hizkera bizia da; esaldi laburrek eta ekintzen deskribapenek betetakoa. Irakurleak sentitzen du kafetegian alboko mahaian eserita dagoen neskato baten kontakizuna espiatzen ari dela. Egilea maisu da kontatzen den anekdota eta anekdota artean, helduarora iristean protagonistari eragingo dioten traumak islatzen, ez kontatzen, eta garai hartako elementuei heldutasunetik begiratzen. Eta gainera, irakurlea heldua bada, bere burua ikusiko du gazte honek kontatzen dituen gorabeheretan: sexu-harremanak, drogak, klasismoa, enbidiak…
Eta bestetik, laguntasunaren inguruko fikzioa falta izan zaigula ere aipatu du egileak. Batez ere, laguntasun-harremanak amaitzen direnekoa. Eta orrialdeotan irakurleak hausturaren elementuak topatuko ditu. Beti ere, Amurizaren estiloaz: irakurleak adi beharko du egileak erakusten dizkion gatazkak identifikatzeko, gazte-ahotsaren artean gai metafisikoak sartzen direlako, hala nola patua, herentziaren pisua, gizarte-antolaketaren arrazoiak eta abar.
Horregatik, guri buruzko kontakizuna da, lehen belaunaldi milenialari buruzkoa, bi milako hamarkadaren hasieran nerabezaroa ezagutu zuten emakumeei buruzkoa, baina, batez ere, harreman unibertsalei buruzko kontakizuna da.
Pleibak
Miren Amuriza
Aiora Sampedro
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Mikel Asurmendi
Lurrez estali
Ximun Fuchs / Axut! kolektiboa
Irati Majuelo
Pleibak
Miren Amuriza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Hetero
Uxue Alberdi
Amaia Alvarez Uria
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
Nagore Fernandez
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Asier Urkiza
Itzulpena-Traducción
Angel Erro
Jon Martin-Etxebeste
Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez