kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Airemortuak / Gorka Salces Alcalde / Balea Zuria, 2024

Munduaren asaldura Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-04-20

Gorka Salcesek bere bigarren poema-liburua argitara eman du Balea Zurian. Sei urte igaro dira atera zuen aurreko liburutik. Datak aipatzea esanguratsua iruditzen zait egile berriek literatura-ekoizpenarekin jarraituko duten ala isilik geratuko diren jakiteko. Erran nahi da corpus literarioa sortze aldera obren handinahia eta maiztasuna lagun izan behar dituela idazleak. Salces historiagilea eta komunikabideetan aditua dela igartzen da, izan ere, kutsu sozialak zama hartzen du liburuan. Hau da, indibidualtasunean galdurik eta beste giza taldeei bizkarra emanda bizi garela gaitzesten du.

Olerki hauetan azaleratuak dira honako gai nagusiak: bizi erritmoaren zurrunbiloa eta abiadura gehiegizkoa —detaileetan erreparatu gabe egiten dugu aurrera—, eguneroko ekintzen alferrikakotasuna, ezegonkortasuna, aitatasuna, edo ingurumen, ekologiarekiko kezka —hortxe suma liteke hain modan dagoen ekoantsietatearen oihartzuna— Horrek guztiak gizabanakoaren askatasunik eza baita bizieraren mina —eta porrota, zer?— ere agerian uzten dituelarik.

Izenburutik bertatik iragarrita daude Salcesen tonua eta estiloa; mundu globalizatu honetan belarri arretatsua jarri du eta, horren frogatzat, kaleko hiztegia detektatzeko gaitasuna erakusten du, anglizismoak sartzen baitira liburua osatzen duten lau ataletan —Baby Blues, Overbooking, esaterako—. Bestalde, mundua eta egungo gizartea mugitzen dituzten balioen harira, poetak bereganatzen du oreka moduko bat adierazpen intimoen eta kolektiboaren artean. Onar dezagun Salcesek bere bertsoetan aditzera ematen duena ez zaiola irakurleari kontsolagarri suertatzen. Dena den, zer pentsatua ematen digu ondo egituratutako poema multzo honetan, ea nora goazen gizarte gisa balioen eta utopien hutsaltasunarekin, Zoroen Itsasuntzitik ez hain urrun.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak