kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Ez naiz ondo akordatzen / Karlos Linazasoro / Elkar, 2024

Ironiaz eta umorez beteriko idazlanak Sara Cabrera / Bilbao, 2024-04

Inoiz bururatu al zaizue zuen abentura guztiak paperaren gainean islatzea? Zer edo zer antzekoa egin du oraingoan Karlos Linazasoro liburuzain eta idazleak Ez naiz ondo akordatzen bere liburu berrian. Elkar argitaletxearekin batera argitaratua, Disney pelikularen dalmaziarrak bezala, 101 ataletan banatu du autohagiografia hau. Hagiografiak santu baten bizitzaren berri ematen du, eta hemen egilearen bizitza santua dugu irakurgai, ironiaz eta umoreaz josita. Liburuaren azalean jada santu bat dago, Linazasororen aurpegiarekin gainera. Istorio horren irudimenak ez du mugarik.

Dalmaziarren aipua ez da alferrik izan, testuetako bat, 110.a hain zuzen, 101 dalmata deitu baita. Horrekin batera, beste izenburu interesgarri samarrak aukeratu ditu Linazasorok bere bizipenei, hizkuntzari, aitari eta gorabeherei buruz hitz egiteko: Aingeruarena, Akatsak, Meditatio, Oratio, Laboa Iparraguirren, Nano-teknologia, Nefelibata bat naiz, Proselito ibili… Anekdota gisa, nabarmentzekoa da ia pasarte guztietan “ez naiz ondo akordatzen” edo atzeko esamoldeak ditugula. Irakurleak jolasteko gogoa badu, topatzen dituenak biribildu ahal ditu. Ea zenbat aurkitzen dituen.

Elkar argitaletxeak iragarri duenez, liburuak “mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, dohatsutasunezko ekintzak, baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak eta erudizio alferrikakoa” jaso ditu. Beraz, ez gara batere aspertuko 151 orrialde hauetan murgiltzen bagara. Gainera, pasarte bakoitzak badu bere data, 2011tik 2023ra bitartean, baina ez ditugu ordena kronologikoan aurkituko.

Poesia eta nobela laburra

Linazasororen mundu literarioan sakondu nahi badugu, tolosar horren katalogoan poesia nahiz aforismoa, ipuina eta nobela laburra ere aurkituko ditugu. Hala nola, Udazkeneko karabana erratua, Hamazazpikotan, Versus eta Esaten dugun argia. Edonola ere, Ez naiz ondo akordatzen, Autohagiografia bat 101 ataletan hasiera paregabea izan daiteke Karlos Linazasororen bizitza eta obra ezagutzeko, berak bizi eta asmatutako abenturek liburu bat baino gehiago bete dezakete eta.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak