kritiken hemeroteka

8.711 kritika

« | »

Meditazioak / John Donne (Patxi Ezkiaga) / Balea Zuria, 2023

Bihotza han utzita Jose Luis Padron / Bilbao, 2023-11

Patxi Ezkiaga zenak Oxford eta Cambridgeko Unibertsitateetan egin zituen Literatura ikasketak. Euskal Herrira bueltatzean, lagunek gogoratzen dute ingelestuta etorri zela, bihotza han utzita: Manchester United, errugbia…, baina literaturaren alorrean batik bat.

Sorkuntzan, bi iturri nagusitatik edan zuen Ezkiagak. Batetik, berarengan euskal poeta klasikoek izan zuten eragina: Orixek, Lauaxetak, Lizardik, baita garaikide zituen Lekuonak eta Gandiagak ere. Haiek izan zituen ordu luzeetarako lagunak. Bestetik, poeta anglo-saxoiak: Shakespeare, T.S. Eliot, John Milton, William Blake, Seamus Heaney… Idazle ingelesen eragina inspirazio eta motibazio iturri berezia izan zen Ezkiagarentzat. Klasikoak, klasiko modernoak batik bat. Garai batean, urtero 60 bat liburu berri irakurtzen zituen, azken urteetan nahiago zuen klasikoengana jo eta horiekin asetu. Gehiago daude. Eta John Donne dago. Galdetzen zitzaion bakoitzean egiten zion erreferentzia Ezkiagak.

Isilaldi nahiko luze baten ostean, 2012an Oteiza. Profetaren 14 hitz (Bermingham) poema liburuarekin itzuli zen Ezkiaga. Berria egunkariko Juan Luis Zabalari aitortu zionez, poema horiek meditazio eta mistika une batzuen ondorio izan ziren. Eta azpimarratu zuen, ahal zuen bakoitzean, egiten zuela bat John Donnek XVII. mendean idatzitako poesiarekin.

Hil baino urtebete lehenago, adierazpenak egin zizkion Pello Otxoteko poetari, Hegats aldizkarirako. Hau esan zion: “Mistikak hori erakusten du, onartzen, kontenplazioan onartzen. Eta lezio zailena hori izan da niretzat: onartzea”.

John Donnen Meditazioak argitaratu du Balea Zuria argitaletxeak, Patxi Ezkiagak hil aurretik euskaratua. Patxik itzulitakoa, obra handiago baten zatia da, liburu osoaren lehen kapitulua, eta euskarara ekarritako Donneren lehen liburua.

Berezkoa dugu, gizon-emakumeok, gure jakiteko nahia baretzea, gure gogoa lasaitzea, gure atsekabea arintzea. Itzal artetik, bide bat erakusten dute John Donnen testuak eta Ezkiagak egindako itzulpenak. Felipe Juaristiren hitzek ere bai: “Barnera begiratu behar horretarako, hor baitago ezkutuan eguzki eder eta distiratsu bat. Batzuek kontzientzia deitzen diote; beste batzuek, bihotza”.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak