kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Emakume gaiztoak / Marilar Aleixandre (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2023

Galerak Jon Jimenez / Gara, 2023-09-24

“Ikusten denean, barrenetik, espetxe espainol batean gertatzen dena; ikusten denean ustelkeria, bidegabekeria, ezjakintasuna, errakuntza, errebeldia, mirabekeria, eta laztasun krudelak, eta baimen interesatuak, dena nahas-mahas, arnasten denean halako arte gaiztoz sortutako giroa, nahitara prestatua, bizioa eta krimena erne daitezen, eta hazi, eta biderkatu, kutsakor eta eutsiezinezko bihurtzeraino; ikusten denean, erizaindegian eta lantegian, kaperan eta ziegan, bidezko arauak zapuzten direla, gizatasuna iraintzen dela, eta justizia eskerniatzen; jasotzen direnean presoen konfidentziak eta historiak, gehienetan hain bestelakoak, agerian geratzen da ezkutatu nahi duten egia; deitoratzen denean delituaren eta zigorraren arteko aldea, edo zigorra ezarri beharko luketenak hura handitu edo itxuraldatzen dutenean; deitoratzen denean, halaber, legeak, esan dezagun, delituak eragiten dituela; ikusten denean espetxean sartutako gaizkile ondraduak ohorerako eta bertuterako desgaiturik irteten direla, arimak sumindura sentitzen du, eta laztura, eta errukia, dena nahas-mahas”.

Concepcion Arenal idazle eta emakumeen eskubideen aldeko borrokaren aitzindari galiziarraren hitzok biltzen ditu Marilar Aleixandrek mende bete geroago “Emakume gaiztoak” (Alberdania) eleberri historikoan. Fikzioa, historia, poesia eta lekukotza maisuki uztartuz, eta Sisca izeneko protagonista gaztearen eskutik, XIX. mendeko Galiziaren, baina baita bertze herri ia guzietako —Euskal Herria kasu— gizartetik at bizitzera kondenaturik, Galera zeritzen presondegietan gatibu sarritan, zeuden emakumeen egoera deitoragarria ezin hobeki deskribatzen digu 2022ko Espainiako Narratiba sariaren irabazleak. Sistema oraindik feudal batek sorturiko pobreziak, kristautasun puritanoak edo matxismoak edo hirurak bultzaturik, prostituziora, abortatzera, babes hutsagatik gizon bat erailtzera edo bizitze hutsagatik lapur bihurtzera behartu zituztenen ahots sarkor eta hunkigarriaren aldamenean agertzen zaigu, aldi berean, garaiko aristokrazia eta burgesiaren barnean ernalduriko liberalismo eta krausismo erreformazalearen ahalegin laudagarria. Hainbertze espetxe bisitatu eta aldarazi nahi izan zuten Arenalek edota Juana de Vegak, Espoz y Minako kondesa zenak, ordezturik hauxe.

XX. mendeko mugimendu eta aldaketa ugariren oinarri, historiografiak eta literaturak oro har bazterrean utzitako garai zirraragarri bezain gogor honen muinera bidaia literario hunkigarriagorik zaila da aurkitzen, areago Patxi Zubizarretak, jatorrizkoaren tonu poetikoa gorderik, goxoki euskaraturiko testu aberats batean.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak