kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Euskal kontagintza gaur / La narrativa vasca hoy / Jon Kortazar / Centro de Prof. y Recursos de Cuenca, 2003

Gure postmodernitatea Jon Kortazar / El Correo, 2003-09-17

Jon Kortazarrek euskal itzulpenean “Euskal kontagintza gaur” izena duen saiakera elebiduna argitaratu du; bertan Cuencan 2002.ean egindako ikastaro bateko parte-hartzearen testua biltzen da. Honetan, Kortazar euskal kontagintzaren izaera postmodernitaean agertzen diren ezaugarrietatik aztertzen saiatzen da. Lehenengoz, postmodernitatea definitzen duten ezaugarri hauen berri ematen du, horretarako Peter Zima-ren ideiak oinarritzat hartuta. Sarrera moduko planteamendu orokorra azaldu ondoren, euskal kontagintzan ezaugarri horien aztarnak arakatzen saiatzen da. Kontua da Peter Zima-ren ikuspuntuaren arabera, indiferentzia dela postmodernitatea defintzen duen ezaugarri nabarmenenetako bat eta, hain zuzen ere, neurri handi batean behintzat, horixe du falta euskal kontagintzak, saiakera honen arabera. Izan ere, Euskal Herriko egoerak ez baitu leku handirik uzten indiferentziarako. Literatura postmodernoaren ezaugarri estilistikoak, ordea, askotan agertzen bide zaizkigu azken urten hauetako euskal kontagintzan. Gauzak horrela, beste zenbaitetan bezala, badirudi euskal literaturan berezko egoera kontraesankor bat aurkitzen dugula. Liburu honekin Jon Kortazarrek beste saio bat egin du euskal literaturaren sistema ultertzeko bidean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak