« Hilko gara, hutsa sikiera mina saihestuko bagenu! | Irakurriz bizi »
Ethan Frome / Edith Wharton (Miren Arratibel / Aintzane Atela) / Igela / Erein, 2022
Hiru(ki) Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-12-18
Whartonen Etham Frome irakurri aurretik bi hitzaurre aurkituko ditu irakurleak: lehenengoa, itzultzaileek beraiek idatzitako sarrera argigarri bat da, eta autorearen testuinguru zein datu biografiko batzuk jasotzeaz gain, liburuaren analisi zehatza ere egiten dute; eta bigarrena, autoreak egindako hitzaurrea da, biziki interesgarria gainera. Izan ere, emakume idazle batzuek erabili izan zuten (edo duten?) estrategia erabiltzen du: umiltasun inpostatu bat performatzen du (nire meritu bakarra da, agian, igarri izana obra haietan erabilitako prozedura orobat aplika lekiokeela nire kontakizun xumeari) berarengandik espero ez dena egiten jarraitzeko: idatzi.
Liburuaren lehen esaldiak harrapatu nau ni. Irakurri orduko jakin nahi izan dut zein den ahots narratiboak zatika-zatika eta jende askoren ahotik hainbestetan entzun duen historia hori. Esaldia intrigaz beterikoa da, misteriotsua. Baina informazio esplizitu horretaz gain, jendea elkar ezagutzen den espazio batean kokatzen gaitu. Ziurrenik herri txiki batean, ziurrenik landa eremuan.
Gauza askotan asmatzen du Whartonek (arrazoi askogatik da XX. mendeko idazle garrantzitsuetako bat) baina bereziki pertsonaien arteko tentsioan eta orekan egiten du distira. Hirugarren pertsona orojakilea da ahots narratiboa; autoritatezko ahotsa da, dena dakiena: besteak beste, pertsonaiek esaten eta (bereziki) isiltzen dutena edo esaten dutenaren, erdizka erakusten dutenaren eta egiten dutenaren arteko desberdintasuna. Ahotsak konplize egiten gaitu eta irakurtzen ari garenaren testigu.
Ethan Fromek bi emakumeren artean hautatu behar du: maite ez duen Zeena emaztea, kexatia eta iluna dena (XIX. Mendeko etxeko aingeruaren adibide bat izan daitekeena) eta Mattie, gaztea, bizipozez betea dagoena (XX. mende hasierako emakume berrearen adibidea). Liburuak aurrera egin ahala intentsitatea igo egiten da eta Zeenaren mesfidantzak eta jelosiak, Ethan Fomeren barne borroka kartsuak eta Mattieren maiteminak egoera atomikoa sortzen du.
Liburu ingeniosoa da benetan, ironiaz betea eta dilema moral baten aurrean jartzeko gaitasuna duena, sakona. Erritmo pausatua du baina intrigaren elementuak aurrera egiten laguntzen digu eta oso ongi irakurtzen da.
Liburu hau azken urteetan ikusten ari garen gorakadaren beste adibide bat da (bide batez, esan guztiz beharrezkoa eta zoritxarrez nahikoa ez dela): emakumeek sortutako literatura unibertsala euskaraz irakurtzeko aukeran beste urrats bat. Miren Arratibel eta Aintzane Atelak egin dute euskararako zubi lan benetan profesionala.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi