« Gozamen futurista | Teknologiaz harago zer »
Kale gorriko umeak / Pier Paolo Pasolini (Fernando Rey) / Igela, 2022
Erabili eta botatzeko bizitzak Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2022-11-20
Erromako kale gorrian, Ponte Sistoren azpian, Tiber ibaiko uretan indarrak xahututa itotzeko zorian dagoen enara salbatzea lortzen du Riccetok. Indarrak xahututa txakurren gisan igeri-ezinean dabilen Genesio txikia, aldiz, ezingo du salbatu, Erromako kale gorrian, Ponte Sistoren azpian, Tiber ibaiko uretan. Bi eszena horien arteko urteen kontaketa da Kale gorriko umeak eleberria. 1955ean argitaratu zuen Pasolinik eta Igelaren eskutik Fernando Reyk euskaratuta iritsi zaigu 2022an.
Gibelsolasa Harkaitz Canok idatzi dio beti bezain zorrotz. Merezi du irakurtzea. Canok gogoraraziko digu Pasolinik ez zuela askatasuna abstraktuan ulertzen. Praktikan “askatasun bakoitzak bere morrontza propioa ernaltzen duela”. Bada, katramilatutako askatasun eta morrontzen harreman hori darama Pasolinik indarkeriazko eremurik txiro, prekarizatu eta desjabetuenaren erdira.
Eremu horretan kokatzen du idazleak irakurlea aurreabisu eta beroketa ariketarik gabe. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hondakinen artean kokatzen gaitu begirale huts. Behera etorriko den eskolan “egonak ziren lehenbizi alemanak, gero kanadarrak, gero errefuxiatuak eta, azkenik, etxegabetuak, Riccetoren familia, esaterako”. Eta eraikinen erorkinen artetik begira-bezala, eszena batetik bestera Riccetoren atzetik-edo egiten dute aurrera orriek etenik gabeko txantxetan eta etenik gabeko bortxaz, kaleko umeen eta kaleko animalien artean.
Leku berean da enara berriro hegaldatzen eta Genesio betirako galtzen. Eta Pasoliniren kale gorrian bien arteko muga lausotu egiten zaigu. Bataren bizitzak ala bestearen heriotzak, bat-berak ere ez du gehiegi axola, baina axola duen apur hori da eleberrian inporta duen guztia. Izan ere, esaten da animaliak langile klasekoak direla, eta gizakiak egiten direla sarriegi deshumanizatu. Bada, enararenganako xamurtasunak eta Genesiorenganako ezintasunak osatzen du halako gizatasunik gabekoen klasea. Batak ezin hegan egin eta besteak ezin igeri, indarkeriaz bilakatzen dira erabili eta botatzeko bizitzak. Bizitzak, eleberriak ikusarazten dizkigunak.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi