kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Ulises / James Joyce (Xabier Olarra) / Igela, 2015

Ehun urte behin-behinekoak Jose Luis Padron / Bilbao, 2022-04

James Joyceren Ulises nobelaren inguruan pasadizo harrigarri bat dago. Esan izan da Gabriel Arestik itzuli zuela, baina anekdotatik du gehiago egiatik baino. Arestik sekulako itzulpenak egin zituen, baina adituek ez dute uste hori egia izan litekeenik.

Areago, Guardia Zibilek kontrol batean Ulises nobela euskaratua —edo parte bat gutxienez itzulia— kendu ziotela esaten da ere. Arestiren Ulises-en inguruan zabaldua Jon Juaristi irakasleak aipatua da, antza. Hari egotzi diote pasadizoa. Hala ere, Juaristik ez du kontrol batean gertatu zela esaten; esan ohi du poliziak Arestiren etxea erregistratu zuela eta testua eraman zutela.

Bitxikeria moduan polita da, baina egia zehatz eta bakarra da James Joyceren Ulises, irakurle frustratu gehien sortu duen obra guztiz ezaguna, euskaraz dagoela Xabier Olarrari esker. Euskaraz irakur daiteke 2015eko irailaz geroztik, Igela argitaletxeak plazaratua. Hiru urte eman zituen Olarrak zuzenean horretan, gau eta egun, eta jai eta aste.

Ulises 781. orrialdean bukatzen da, Olarrak egindako bertsioan, berriz, liburuak 1.017 orrialde ditu. Lehenbizi, Olarrak berak egindako hitzaurrea duelako, gero obra osoa, eta argitalpen honen bukaeran irakurleak kontu eta ohar argigarriz eta jakingarriz hornitutako hiru eranskin aurkituko dituelako. 3.000 ohar baino gehiago, era askotako oharrak, asko estimatzen direnak.

Dena dela, liburua punta batetik besteraino, oharrei begiratu gabe irakurri nahi duenak, lasai-lasai egin dezake.

Eta Ulises obraren mendeurrena betetzen dugun honetan bukatu du Xabier Olarrak —2015eko itzulpeneko hitzaurrean 2022 aldera egiteko agintzen zuen asmoa betez— Ulises-en euskarazko bigarren argitalpenerako testuaren zuzenketa, egun hauetan twitter bidez Olarrak berak utzi dizkigun ohar hauekin:

“Klasikoen itzulpenak berrargitaratzeko arrazoien artean beti aipatu izan da zaharkituak gelditzen direla, eta hori izaten da itzulpen berriak egiteko arrazoi nagusia. Gure kasuan, euskara batuaren normalizazioan egindako urratsak ere aipatu izan ditugu klasikoen itzulpenak berritzeko arrazoien artean. Baina ez dira horiek Ulises berritzeko arrazoi nagusiak, beste hau baizik: Ulises– en itzulpenak beti izango direla behin-behinekoak. Baita oraingo hau ere”.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak