kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

112 poema biziari hegalak jartzeko / Begoña Abad de la Parte (Fernando Rey) / Denonartean, 2020

Salbamendurako letrak Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2021-09-26

Liburuaren hitzaurrean autoreak berak eta itzultzaileak kontatzen dute bigarren horrek aukeratutako 112 poemen antologia aurkituko dugula. Zenbaki hori da larrialdietan erabiltzen duguna. Arriskuan gaudenean laguntzarako telefono unibertsala. Salbamendurako poemak dira, beraz, Begoña Abad de la Parterenak.

Gustatu zait argitalpenak jatorrizko hizkuntza, gaztelania, eta euskarazko itzulpena jasotzea. Modu desberdinetan irakurtzeko aukera ematen digu: lehenengo osorik gaztelaniaz eta gero dena euskaraz edo poemak banan-banan bi hizkuntzak tartekatuz. Azkenengo modu hori aukeratu dut eta gustura aritu naiz jolasean: itzultzaileak nola pentsatu, esan eta idatzi duen kontrasta daitekeelako jatorrizko hizkuntza ezagutuz gero. Zein soinu ematen dion hizkuntza bakoitzak eta nola edo nora iristen diren poemok.

Antologiaren egileak proposatutako ordena jarrai daiteke edo liburua zabaldu eta parean egokitu den orrialdea irakurri. Azken hori izan da nik hautatutakoa. Poema batzuk bi, hiru eta lau aldiz irakurri ditut. Beste batzuk behin eta ez ditut ongi gogoratzen.

Eguneroko gauza txikiak eta mezu sakonak nahasten dira. Poema batzuk deskribatzaileagoak, narratiboagoak dira, beste batzuk aldarrikapen zuzenekin osatuta daude. Hausnarketez josi ditu hitzak eta borborka darie maitasuna; bere buruari, inguruari eta bizitzari. Politika, desobedientzia, murrizketak bezalako hitzak irakur ditzakegu. Paradisua, infinitua, duintasuna eta barkamena bezalako ideia abstraktuagoak ere badaude.

Idazle eta poeta izateaz hausnartzen du Eta zer… poeman, eta Gloria Fuertesen poemaren bat ekarri dit gogora. Galdera erretorikoak, bere identitatearen inguruko galderak, zalantzak eta baieztapenak egiten ditu.

Topikoa izango da istorioek salbatzen gaituztela esatea, baina ideia hori defendatzea gustatzen zait, nahiz eta Manifiesto por la lectura (Irakurketaren aldeko manifestua) liburuan Irene Vallejok askoz hobeto azaltzen duen. Udarako maletan etorri da azken hori ere. Bikiniz, kuleroz eta liburuz bete dut motxila. Errazagoa litzateke liburu elektronikoa eramango banu; espazio txikiagoan letra gehiago eraman ahal izateko. Baina papera eramatea gustatzen zait eta aurten zeharo asmatu dut aukeraketarekin. Eta zuek, zer irakurri duzue uda honetan?

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak